Igande arratsaldean, Azaroak 20, organoaren funtzionamenduari buruzko hartu eman ikastaroa izan genuen Xabier Barriolaren eskutik.
Ondoren, Alize Mendizabalen saioa izan zen. Piezetako batean Xabierrek lagundu zion txirularekin eta beste bi piezetan Alizeren gizonak eta 6 urteko alaba Marina Sierrak lagundu zioten organoarekin lortu ezin daitezkeen hotsak eginez: txoriak, panderoa, zaldien trosta …
Amaitzeko, organoa barrutik eta hauspoa ikusteko aukera izan zen.
Jende dezente gerturatu zen hitzaldira, 25 pertsona inguru.
0 Iruzkin