“Miñan” liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin

Martxoko Irakurleen txokoa berezia izango da. Oraingorako, Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen “Miñan” liburua aukeratu dute, eta martxoaren 12an solasaldia egingo dute kultur etxean Amets Arzallusekin berarekin, iluntzeko 19:00etan. Etorkinen inguruko liburu sakon eta hunkigarria erraz irakurtzekoa dela esan digute, eta herritar guztiak animatu nahi dituzte solasaldian parte hartzera. ANIMATU!