Aste honetan ere hainbat ekintza dauzkagu bai udaberri kulturalaren barruan eta baita bestela ere.
MARTXOAK 21, ASTEAZKENA:
Sukaldaritza ikastaroa izango da Ostatuko Juan Karlosen eskutik Osinalde elkartean (aldatu egin da tokia) 17:00etan.
MARTXOAK 22, OSTEGUNA:
“Herri txiki infernu handi” Etb1eko programa ezaguna Gabirian ibili da bertako hainbat jenderi elkarrizketak eginez. Ostegun honetan izango da emanaldia Gabiriako frontoian gerturatu nahi duenarentzat 20:00-21:30ak bitartean.
MARTXOAK 24, LARUNBATA:
Hartu-eman ikastaroen barruan, puntu ikastaroa izango da Kataraingo Arantxa Agirreren eskutik.
Kultur etxean 18:00etan. Nork bere orratzak eraman beharko ditu.
MARTXOAK 25, IGANDEA:
Goizeko 9:00etan Leharrei karrerako antolatzaileek, herritarrei bidea erakusteko asmoz, ibilaldia antolatu dute. Oraindik ez dakigu ea ibilbide osoa, zati bat edota bi talde ezberdinetan egingo den.
0 Iruzkin