Martxoak 8a ostiral honetan izango da, eta Agirin berdintasun taldeak (udalaren laguntzarekin) hainbat ekintza antolatu ditu egun horretarako:
10:00- Kazerolada ostatu aurrean
Ondoren, gosaria
11:00- Agirinekoek eskainitako hausnarketa saioa
13:30- Bazkaria (bakoitzak etxetik ekarrita)
16:00- Arrakala dokumentala
18:00- Gabiriatik irteera zalapartatsua Lazkaora
18:30- Lazkaon Goierriko bilkura (manifestazioa eta ekitaldia)
22:30- TOMIRIS antzezlana elizako saloian. Dohako antzerkia da eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatua
*Egun guztian zehar gerturatzeko aukerarik izan ezean, saiatu ahal denetara gerturatzen!
Horrez gain, Ostatun kaxa more bat jarri zuten orain dela astebete, emakume bezala bizitako esperientziak partekatzeko. Batzuk irakurri eta ondoren, guztiak Lazkaon erretzeko.
0 Iruzkin