Landa emakumeak gara

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federaziotik sustatutako “Landa Emakumeak Gara” proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektu honek, Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburua du, eta landu nahi den honetan oinarriak jarri edo lehen hausnarketak emateko, “sormen lehiaketa” bat antolatu da, iraila-urria bitarterako. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia ditu ardatz eta Gipuzkoa osoko emakume ezberdinak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditu.

Gai hau ardatz hartuta, sormen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri grafiko honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte, urriaren 15a bitartean.

Adinaren araberako honako kategoriak bereiziko dira:

  • 25 urtetik beherakoak
  • 25-55 urte artekoak
  • 55 urtetik gorakoak

Izen-ematea on-line egingo da lehiaketa honi buruzko Landaolako web-orrian jasotzen den izen-emate orrian, eta doakoa izango da.

Lehiaketan parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa arrakastatsuenak hautatuko dira epaimahai eta publikoaren bidez, eta honako sari hauek banatuko dira:

Epaimahai bidez hautatutako sariak:

25 urte azpikoetan 25-55 urte artekoetan 55 urtetik gorakoetan
·         1. Saria: 600 euro

·         2. Saria: 450 euro

·         3. Saria: 300 euro

·         1. Saria: 600 euro

·         2. Saria: 450 euro

·         3. Saria: 300 euro

·         1. Saria: 600 euro

·         2. Saria: 450 euro

·         3. Saria: 300 euro

Publikoaren saria:

  • Bi lagunentzako gau bat eta gosaria, Gipuzkoako landetxe batean.

Bozka eman dutenen artean zozketa bidezko saria:

  • Bertako produktuen saskia.

Horrez gain, sarituak direnekin bideo labur bat ere grabatuko da, eta abenduan bideo labur honen estreinaldia eta jasotako euskarri grafiko zein hausnarketen erakusketaren irekiera antolatuko dira, dena egun bateko ekitaldian. Lehiaketa-fase honek emandako emaitza ezberdinak (sortutako euskarri, hausnarketa, ideia edo ondorio ezberdinak), Gipuzkoako landa emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzen jarraitzeko baliatuko dira, proiektuaren hurrengo faseetan.

Ekimenarekiko informazio gehiago nahiko bazenute, sartu lehiaketaren inguruko Landaolako web-orri honetan, http://landaola.eus/lehiaketa/ eta bertan topatuko dituzue lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak (baita izan ditzakezun galderak erantzuteko kontaktuak ere)!

Animatu parte hartzera eta animatu zure ingurukoak!

Landaolarekin harremanetan jartzeko

landaemakumeak@landaola.eus

609 055 902 (Agurtzane)