Jakinarazi digute iraileko azkeneko astean edo urriko lehenengoan pinudiak fumigatuko dituztela helikopteroz, eguraldiaren arabera aukeratuko omen dute eguna.
JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA
Aurten ere judoa eta defensa pertsonala izango ditugu Erbie elkartean eta hau izango da bakoitzaren ordutegia. JUDOKO ORDUTEGIA: ASTELEHENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak ASTEAZKENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak 19:30-21:00–> 14urtetik gorakoentzat DEFENTSA PERTSONALEKO ORDUTEGIA: ASTEAZKENA 19:30-21:00–> 14 urtetik gorakoentzat ANIMATU ZAITEZTE! Informazioa eta … Continue reading JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA
ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017
Asteburu honetan gerturatu Alegi auzoko jaietara! Uztailak 21 OSTIRALA 19:30 Sagardo dastaketa eta pintxoak 21:00 Dantzaki taldearen dantza erakustaldia 21:30 Afari herrikoia (oilasko jana) Gauean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia Uztailak 22 LARUNBATA 12:00 Meza nagusia Amaieran Ezkio.Itsasoko ABESBATZAren emanaldia Ondoren Gabiriako GORUNTZ dantza taldea Hamaiketakoa 16:30 Umeentzako puzgarriak 19:30 Cava … Continue reading ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK 2017
Gabiriako Udalaren jabegoko etxebizitza bat besterentzea
BALDINTZA PLEGUA BALDINTZA PLEGUA 2017.07.03 IRAGARKIA c1705075
AZTIRIAKO JAIAK
Aztiriako Santa Marina jaiak Uztailaren 14tik 18ra UZTAILAK 14 18:00 Ezkil joaldia eta etxafuegoak 18:00 Auzokoentzat mus azkar txapelketa, bi ustelera (izen ematea 18:00-18:15, saria: auzo afarirako txartelak) 19:00 Bola eta toka lehiaketa auzokoentzat 21:00 Auzo afaria Aztiri erretegian 23:00 Elustondo trikitilariekin erromeria UZTAILAK 15 18:00 XXII. Patata tortilla lehiaketa Ondoren, ardo eta pintxo … Continue reading AZTIRIAKO JAIAK
SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!
Pasa den ostiralean, ekainaren 23an, ohiturari jarraituz San Joan bezpera eguna ospatu genuen. Ostiraleroko pintxo-potearekin batera, arratsaldeko 19:30ak aldera mahai informatibo bat jarri genuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu garela jakinarazteko eta bitartean gauerako zegoen ekitaldiaren berri emateko. Izan ere, San Joan bezpera zela aprobetxatuz, hizkuntza-ohitura txarrak sutara botatzea zen asmoa, eta hala egin genuen. Gaueko … Continue reading SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!
OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ
OSTATUA Juanlu Escuderok eta Gustavo Fuentesek ostatua utzi zuten ekainaren 25ean, igandean, 5 urteren ondoren. Beraz hiru asteetan zehar, uztailaren 14 arte ostatua itxita egongo da hainbat berritze lanetan ari garen bitartean. 14ean pintxopotearekin batera izango da irekiera. Ostatuan bertan, goiko pisuan dagoen etxebizitza berritu da auzo lanean azkeneko hilabeteetan eta orain, itxita egongo … Continue reading OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ
GABIRIA UEMAN
Urteko bigarren batzar nagusia egin zuen ekainaren 10ean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Zestoan, eta bi udal berri onartu zituen: Igorre eta Gabiria. Bi hauekin, 84 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, guztien artean 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Agintaldi honen hasieran 72 udal ziren UEMAko kide [Ezkio eta Itsaso banandu egin dira ordudanik]. Azken bi … Continue reading GABIRIA UEMAN
Gabiriako Udalaren buletin elektronikoa martxan
Gabiriako Udalak, weba berritu duen ildotik, buletin elektroniko bat ere sortu du. Buletin honekin udalaren webgunean jasotako informazioa helaraziko zaie hala nahi duten pertsonei. Webgunean edukiak sortu orduko, hauek eposta bidez bidaliko dira, hartzaileei garaian garaiko albisteez informatuta egoteko aukera emanez. Buletina jaso nahi ez duenak, jarraibideak segi besterik ez du.
Gabiriako Ostatuko Ostalaritza Zerbitzuen kudeaketarako administrazio kontratu bereziaren lizitazioa
Iragarkia: GAO IRAGARKIA Deskargatu: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA 2017 Deskargatu: BALDINTZA EKONOMIKO ADMINISTRATIBOEN PLEGUA 2017