Ekainaren 10ean eguerdiko 12:00etatik 12:30era Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katea egingo da, eta gabiriarrok parte hartuko dugu. 80 pertsona behar dira, gutxienez, aurreikuspenak bete eta dagokigun kilometroa osatu ahal izateko, Goierriko beste hainbat herrirekin batera. 181.a izango da gure kilometroa, Murgian, eta autobusak izango dira bertara joateko. Bi aukera izango ditugu: 1- … Continue reading

HITZALDIAK ETA BESTE EKINTZA BATZUK

MAIATZAK 16  ASTEAZKENA 18:00etan kultur etxean Argitu tailerra izango da, argi indarraren kontsumoa nola jeitsi esplikatuko digute. Nahiz eta izena ematea beharrezkoa zela esan ziguten, apuntatu gabe ere bertara agertu daitekeela jakinarazi digute. Beraz, animatu zaitez!   MAIATZAK 18, OSTIRALA 18:30ean mahai ingurua izango dugu kirolariekin kultur etxean. Ugaitz Mugertza (aizkolaria) Ainara Otamendi (soka tiralaria) Arria … Continue reading HITZALDIAK ETA BESTE EKINTZA BATZUK

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Aurtengoan ere iritsi zaigu errenta aitorpena egiteko unea, eta udalerri euskaldunetan saiakera egingo dugu ahalik eta pertsona gehienek euskaraz egin dezaten.   Ohi bezala, errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, modu errazean: hasieratik, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik. Errenta aitorpena egiteko hainbat modu … Continue reading ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

UDABERRI KULTURALA

Aurten ere martxan daukagu udaberri kulturala. Martxoaren 3an Zuhaitz egunarekin hasiko dugu eta ekainaren 17an Ergela antzerkiarekin amaituko dugu. Ahalik eta barietate gehien sartzen saiatu gara aurten ere, nahiz eta ekintza guztiak ez dituen udalak antolatu. Bertan ikusiko garelakoan,

HERRI BATZARRA

GOGORATU GAUR, ABENDUAK 29, ARRATSALDEKO 18:00ETAN KULTUR ETXEAN IZANGO DUGULA HERRI BILERA. BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

MURAL LEHIAKETAKO SARITUAK

Jakingo duzuen moduan, mural lehiaketa bat egin da eta nahi zuenak eman zezakeen botoa, guztira, 48k eman dute. Banaka, binaka nahiz taldeka aurkeztu zitekeen eta guztira 9 lan ezberdin aurkeztu ziren. Irabazleak Aloña Murua eta Marian Bidegain izan ziren eta saria, liburu denda batean euskarazko produktuetan gastatzeko 50€ko balea izan zen. Irabazleen murala, Gabiriako pareta … Continue reading MURAL LEHIAKETAKO SARITUAK

TERRA INKOGNITAREN KONTZERTUA

Euskararen astea dela eta joan den asteburu guztian zehar hainbat ekintza egin dira Gabiriako leku ezberdinetan. Horietako bat hauxe izan zen, Terra Inkognita taldearen kontzertua.   Gabiriako hiru gaztek jo zuten igandean, Abenduak 3, kultur etxe azpian eta nahiz eta eguraldi hotza egon, giroa goxatu zuten.   Ordubete inguruko kontzertua izan zen, eta 20 bat … Continue reading TERRA INKOGNITAREN KONTZERTUA

BESTE ELKARRETARATZE BAT

Atzo, Urriak 17, asteartea, 19:00etan beste elkarretaratze bat egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluiniako herriaren alde. Nahiz eta jende askorik ez zen Bildu, beste hainbestek adierazi ziguten ezin azaldua.   HERRI TXIKIAK ERE KATALUINIARREN ALDE!