Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak
Ostatuaren irekiera!
Egun batzuetan itxita egon ondoren, hilaren 28an berriro irekiko ditu ateak Gabiriako Ostatuak Eider eta Mikelen eskutik. Ostegunean, 19:00etan elkartuko gara bertan; ez da faltako edaririk, janik eta ezta musikarik ere. Animatu eta hurbildu!
Ardantzaldeko auzolana abenduaren 7an izango da, 8:30ean
Zabaldutako azken bandoan esan genizuen Ardantzaldeko auzolana larunbat honetan, azaroaren 23an izango zela. Eguraldi oso txarra iragarri dutenez, abenduaren 7ra atzeratu dugu hitzordua. Beti bezala, goizeko 8:30ean elkartuko gara. Abisatu, mesedez, ingurukoei.
HIP HIP URRI! 2019
Urriaren 20an Hip Hip Urri!-ren edizio berria izango dugu Gabirian. Aurrekoetan bezala, haurrentzako eta helduentzako jolasak antolatuko ditugu igande goizean. Hauxe da egun horretarako plana: 9:30 – Denok plazan elkartu, haur eta heldu, eta taldeko argazkiak atera. Aurten, taldeak haur eta helduez osatutakoak izango dira. 10:00 – Jolasen hasiera: Haurrentzako jolas bereziak herrigunean. 2007an edo … Continue reading HIP HIP URRI! 2019
Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa
Aimar Maizen gidaritzapean, 1936ko gertakarien, pasarteen eta memoriaren inguruko lana burutzen ari dira Gabirian. Lan honen baitan, datorren urriaren 12an eta 13an rekreazio batzuk grabatuko ditugu, Gabiriako gerrari loturiko pasarte batzuk irudikatuz. Hori egiteko, jendearen partehartzea ezinbestekoa da. Grabaketak hilaren 12an (egun osoz) eta 13an (goizez eta Elgetan) burutuko dira, eta besteak beste, Aztiriko Santa … Continue reading Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa
Andra Mari jaiak 2019
Urtero bezala, egitarau bete-betea osatu dugu herrilanean herritar guztiontzat. Aurten ere ederki pasatuki dugulako, hurbildu eta gozatu! Inguruko herrietatik etorri nahi dutenentzat, autobus zerbitzua izango da; behean dituzue ordutegiak.
Urubi-kumeak askatuko dituzte bihar
Bihar iluntzean, 21:30ean, Gabiriako plazan urubi-kumeak askatuko dituzte. Kumeetako bat maiatzaren 9an eskolako terrazan agertu zen goizean, eta Igeldon Foru Aldundiak duen Arrano etxean izan dute bakarrik moldatzeko moduan jarri arte. Foru Aldundiko basozain batek ekarriko ditu hura eta beste kume batzuk. Animatu, ikuskizuna ederra izango da!
ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA
Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 16:30ak inguruan, Eskolarteko txirrindulari txapelketa mixtoa ospatuko da Gabirian “Goierriko txirrindulariak bultzatuz” taldeak antolatuta. Erlojupekoak izango dira lasterketak eta 3 talde ezberdinetan sailkatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Infantilek Arrondoko kurbatik Gabiriako kaskora egingo dute erlojupekoa eta beste bi taldeek pixkat goragotik hasita. Bi herritarrek hartuko dute bertan parte: Beñat Atinek … Continue reading ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA
TXINDATA MUSIKA ESKOLA
Udaberri kulturalari amaiera emateko, igande honetan, Ekainak 16, 17:00etan, Txindata musika eskolakoen emanaldia izango da elizako saloian.
PLASTIKO BILKETA
Plastiko bilketako 2018/2019 kanpainaren amaierara iritsi gara eta azkeneko plastiko bilketa ekainaren 18an, asteartean, izango da. Gogoratu, plastikoak eta sokak ongi banatzez.