I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

Gabiriako I. ZeAsma lehiaketan 17 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietan, guztira 30 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak. Argazkiak, marrazkiak, ipuinak, olerkiak, bertsoak, abestiak, dantzak, txisteak… Zer ez dugu jaso! Gainera, 200 bototik gora ere jaso ditugu, eta honakoak izan dira Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartela jasoko duten irabazleak, adin-taldeka: 0-5 urte: … Continue reading I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

I. ZeAsma lehiaketako irabazleak aukeratzeko bozketa

Prest dago jasotako lanen artean gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratzeko bozketa. Igandera arteko epea izango duzue, eta bakoitzak botoa behin bakarrik eman ahal izango du. Adinaren arabera, lanak 5 taldetan banatuta daude, eta talde bakoitzean 1 aukeratu behar duzue, gogokoena. Sartu loturan (https://gabiria.eus/zeasma-lehiaketa), ikusi aurkeztutako lanak, idatzi zure izena, eta aukeratu gustukoena! 

Adinekoentzako topagunea

Azken urteetan, adinekoentzako topagunea martxan daukagu Gabirian. Hasieran, Lahar elkarteak bideratzen zituen saioak, baina badira hilabete batzuk Nekane Peralto Gabiriako bizilagunarekin hasi zirenetik. 8 bat lagun elkartzen dira ostegunetan 17:15 aldera kultur etxean, eta dinamika ezberdinekin ondo pasatzeko tartea hartzen dute astero. Bertaratzeko, Udalak taxi zerbitzua eskaintzen du, eta gehiagorentzako lekua ere badagoenez, parte hartzera … Continue reading Adinekoentzako topagunea

Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

Balentzategi Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko aukera zabaldu nahi die herritar guztiei. Gaur egun gurasoek bizi duten presa eta seme alabek bizi dituzten estimulu sozial guztiak kontutan izanda, sarritan jokaera desegoki batzuk edukitzea ekar lezakete, eta gurasoen aldetik hori kudeatzeko arazoak izatea. Hori dela eta, Guraso elkarteari … Continue reading Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

Ardantzaldeko auzolana giro ederrean

Giro ederrean egin zuten Ardantzaldeko auzolana pasa den larunbatean. 22 bat lagun elkartu ziren, eta eguraldia lagun, txukundu ederra eman zioten bide bazterrari. Gogoratu Minetako bideko auzolana hil honen 27an izango dela, goizeko 8:30ean.

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak