SANTA AGEDA BEZPERA

Datorren otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera denez, koplak abestera irtengo dira Balentzategi Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Aurten Gabiria erdigunean ibiliko dira (kaskoan), ikaslerik bizi ez den etxeetan abestuz. Irteera eskolatik goizeko 9:00etan izango da eta itzulera, ibilbidea bukatutakoan izango da.

ESKOLAKO OBRAK

Ikasturte berriari hasiera emateko Balentzategi herri eskolan hainbat obra egin dira. Dena pixka bat txukuntzeaz gain, lehenengo solairuko bi gelen arteko horman kristal bat jarri da eta horrela bi gelak “komunikatuta” egongo dira.