Gabiriako judo jaialdia ekainaren 17an izan zen herriko frontoian 15:30etatik 18:00ak bitartean.
Guztira, 125 judokek hartu zuten parte bertan. Gabiriarrez gain (12 judoka), beste hainbat herritatik etorri ziren: Legazpiatik, Zumarragatik, Ondarrutik, Azpeitiatik, Zumaiatik, Eibartik eta Arrasatetik.
Jaialdiaren hasieran, musikaz lagunduta, beroketa batzuk eta jolasak egin zituzten eta ondoren taldekako “borrokak” hasi ziren.
“Borroka” hauek bi minutukoak izan ziren eta ez zen irabazlerik izendatu.
Asier Berasate entrenatzaileak esan bezala: “helburua judoaz gozatzea da, ez irabaztea”.
Amaieran, guztiei domina eta sari bana eman zitzaien.
0 Iruzkin