Itxaso Barandiaran Aztiri erretegian

Urtero bezala, gabonetako oporren ondoren urtarrilaren 8an ireki zituzten Aztiri erretegiko ateak.

Aurtengoan ordea aldaketarekin.  Itxaso Barandiaranek hartu du erreleboa Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxearen ordez. Itxasoren asmoa eta ilusioa, lehengo bideari jarraitzea da, hori dela eta, martxa hartu bitartean Maria Jesus sukaldean erakusten eta laguntzen ariko zaie.

Dagoeneko bi aste badira Itxaso Aztiri erretegia zuzentzen ari denetik eta bere esanetan hasiera oso ona eman diote, pozik dago.

Lehendik ere bertako zerbitzari izana da Irati aizparekin batera, biak ala biak, oso gustura daude eta Aztiriarrek ere gustura hartu dituzte euren artean.

 

 

 

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.