Apirilean jakinarazi genuen bezala, Udala herri bideen inbentarioa onartzeko prozesuan murgilduta dago.
Aurre proposamena aztertu ondoren, irailaren 4ean, Osoko Bilkurak hasierako onespena eman zion Herri bide Publikoen Inbentarioaren dokumentuari.
Era berean, erabakitako beteaz, hasierako onespena emandako dokumentua jendaurrean jarri da, azaroaren 11ra bitartean.
Ondoko estekan ikus dezakezue hasierako onespena emandako dokumentu hori:
Bideen Planoa Hasierako Onespena
Epe horretan edonork dokumentua aztertu ahal izango du eta egokitzat jotzen dituen alegazioak egin.