Gabiriarrak 1936ko gerran

2020ko Udaberri kulturaleko ekintza ia guztiak bertan behera utzi behar izan ditugun arren, apurka-apurka, hartu beharreko neurriak arintzen doazenez, ezinbesteko segurtasun neurri guztiak beteta, 1936ko gerraren inguruko ekitaldia egitea erabaki dugu.

Ekainaren 20an, eguerdiko 12:00etan, elizatarian, Aimar Maizek idatzi duen 1936ko gerraren inguruko Goazen gabiriar danok liburuaren aurkezpena egingo da, eta baita Gattikenek ekoitzitako izen bereko dokumentalarena ere. Gainera, liburua eta dokumentala erosteko aukera izango da bertan 20 €ren truke. Bildutako dirua Gabirian memoria historikoarekin lotutako proiektuak gauzatzeko gordeko da.

Horretaz gain, gerrara joandakoen senideen artean oroigarriak banatuko dira, etxe bakoitzeko bat. Gustatuko litzaiguke ahalik eta familia gehienetara iristea, eta horretarako, zuen inguruan zabaltzea eskatu nahi dizuegu.

Hauxe da prestatutako egitaraua:

  1. Ekitaldiaren irekiera
  2. Kokapen historikoa eta liburuaren azalpena
  3. Dokumentalaren nondik norakoak
  4. Oroigarrien banaketa