2019ko irirailaren 16ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, ondorengo erabakiak hartu ziren:
1. Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasierako izaeraz onartzea.
2. Espedientea jendeaurrean jartzea 45 eguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Lurraldeko tirada gehien duen egunkari batean ( El Diario Vasco) dagozkion iragarkiak argitaratuz.
3. Epea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasiko da eta epe horretan Plan Berezia aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira Gabiriako Udal Idazkaritzan eta https://www.gabiria.eus helbide elektronikoan.