Gabiriako Agenda 21aren Ekintza Planaren Berrikuspen Prozesua

 
2005. urtean Gabiriak etorkizunari begira aurre egin beharreko behar eta arazoen inguruko hausnarketa egin zuen 3 esparrutan; gizartea arloa, ekonomia eta lurraldea eta ingurumena. Hausnarketa horren emaitza Gabiriako agenda 21eko ekintza plana izan zen. Bertan, identifikatu ziren arazo eta beharrei erantzuteko garatu beharreko ekintzak jaso ziren.
 

Aipaturiko ekintza plana agortuta dagoela ikusirik, udalak ekintza plana eguneratu eta datozen urteetarako “plan estrategiko” bat lantzeko erabakia hartu zuen. Azken hilabetetan ekintza plan berri baten zirriborroa landu dute udal ordezkariek eta momentu honetan landutako plana herritarren ikuspuntu iritzi eta ekarpenekin osatu nahi da.
 
Ekarpenak jasotzeko, bi bilera eta internet bidezko galdetegiak prestatu ditugu.
 
Urriaren 15ean, kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan gizarte eta ekonomia gaiak lantzeko bilera egingo da, eta urriaren 29ean, leku eta ordu berdinean, lurralde eta ingurumen arloko gaiak landuko dira. Bilera horietan orain arte landu den ekintza plana aurkeztu eta herritarren ekarpenak jasoko dira.
 

Bestetik, bileretara etorri ezin dutenek beraien ekarpenak internet bidez bidali ditzakete. www.gabiria.net gunean gizarte, ekonomia eta lurralde ingurumen arloetako galdetegiak eskura daude. Arlo bakoitzeko galdetegian definitu diren ekintzak jasotzen dira eta atal bakoitzaren ondoren ekarpenak jasotzeko hutsune bat dago.  Bertan, aldatu, ezabatu eta gehituko zenituzkeen ekintzak proposatzeko aukera duzu.

Plan estrategiko berrian parte hartu dezazuen gonbidatzen zaituztegu.