Gabiriako Udalak «Alkain-Txiki»n kokatutako bizitegi partzela bat salgai jartzeko erabakia hartu du, ondoren bertan etxebizitzak eraikitzeko.
Horretarako, partzela hau besterenduko zaion pertsona hautatzeko prozedura martxan jarri du, dagokion iragarkia «Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma»n argitaratuz.
Interesatuek eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16ik aprilaren 11ra bitartekoa izango da.