Iaz ezin izan genuen arren, aurten bai! Apirilaren 25ean, igandea, Ane Labakaren eta Bea Egizabalen “Erradikalak ginen” antzezlana ikusi eta entzuteko aukera izango dugu Gabirian. Emanaldia Elizako saloian izango da, eta aforo kontuak direla eta (gehienez 30 pertsona sar gaitezke), bi pase egingo dituzte: 17:00etan lehenengoa, eta 18:45ean bigarrena. Ezinbestekoa izango da paseetako bat aukeratu … Continue reading Apirilaren 25ean, “Erradikalak ginen” antzezlana Gabirian
All posts by Udal Batzordeak
Larunbatean, Osinalde sariketaren finala zuzenean gitb.eus-en
Dakizuen moduan, larunbatean, martxoaren 27an, arratsaldeko 17:00etan izango da 2021eko Osinalde sariketaren finala Gabiriako Andra Mari elizan. Dagoeneko sarrera guztiak salduta daude, baina Goierri Telebistari esker, saioa zuzenean ikusteko aukera izango duzue gitb.eus webgunean.
2021eko Udaberri Kulturala
Iaz ia ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan genituen, eta horietako batzuk berrartuta eta berriak gehituta, honako egitaraua prestatu dugu aurtengo udaberrirako. Aforo kontuak direla eta, ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Udalean izena ematea (943880734 edo udala@gabiria.eus).
Hegazti gripearekin lotutako neurriak bertan behera
Duela aste batzuk hegazti gripea zela eta Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen neurriaren berri eman genizuen. Bada, gaur argitaratu da neurri horiek bertan behera uzten dituen agindua. Aurreko oharrean aipatu genizkizuen eta bertan behera geratu diren neurriak honako hauek dira: Debekatua dago hegaztiak aire zabalean haztea. Hegaztiak aire zabalean edukitzeko, txori-oihalak jarri beharko dira, edo basa-hegaztiak … Continue reading Hegazti gripearekin lotutako neurriak bertan behera
Osinalde saria martxoaren 27an Gabiriako elizan
Beste albiste batean jakinarazi genizuen moduan, martxoaren 19an hasiko dira Osinalde sarirako kanporaketak, eta martxoaren 27an izango da finala, arratsaldeko 17:00etan Gabiriako elizan. Saioa entzutera joan nahi baduzue, mezu bat bidali edo deitu 650141813 zenbakira (Endika). Sarrerak mugatuak izango dira eta 5 € ordaindu beharko dira.
Landaola saria Amelia Jauregi eta Eli Elgarrestarentzat
Egun aproposa da gaurkoa bi herritar emakume baserritar ostiralean jaso zuten Landaola sariagarik zoriontzeko. Baztarrika baserriko Amelia Jauregi eta Eli Elgarresta ama-alabek emakumeek landa eremuan egiten duten lana azpimarratzeko eta aintzatesteko ematen den saria jaso zuten martxoaren 5ean, telematikoki egin zen ekitaldian. Zorionak, bioi! Hitzan argitaratutako albistean daukazue informazio zehatzagoa: https://goierri.hitza.eus/2021/03/05/emakumeak-landa-eremuan-saria-jaso-dute-amelia-jauregik-eta-eli-elgarrestak/
Agirinek martxoaren 8rako proposamena egin digu gabiriarroi
Hauxe da Agirin taldeak gabiriarroi martxoaren 8rako egin digun proposamena: Gaur martxoak 8, Gabirin ezer antolau ez deun arren, inguruko herritako mobilizazio ta ekintzata juteko gonbidapena etten deu. Aurtengo aldarrikapena zaintza gaien zentrau da; horrekatik, zaintzan ingurun hausnartzea proposatzen deu, ta kartelak esaten don bezela: zaintza lanak ikusarazi, balorau ta banatzea!
Hegazti gripearen inguruko oharra
Gipuzkoako Foru Aldundiak hegaztien gripea dela eta udalerri guztiei egindako eskaeraren inguruko informazioa daukazue honako oharrean: Hegazti-gripea gero eta gertuago omen daukagu, eta azken asteetan basoko zein etxeko hegaztietan zenbait foku agertu dira Landetan, baita Kantabrian eta Gironan ere. Hegazti migratzaileek etxeko hegaztientzat izan dezaketen arriskuaren aurrean, zenbait neurri hartu dira Gipuzkoako ustiategi guztietan (autokontsumorako … Continue reading Hegazti gripearen inguruko oharra
Aztiri saria, Osinalde sarirako 1. kanporaketa
Martxoaren 19an Legazpiko Latxartegi aretoan egingo da urteetan zehar Aztiriko Aztiri Bat Elkartean egin izan den eta Osinalde Sarirako kanporaketa den saioa. Covid-19aren eraginez, aurten ez da afari giroko saioa izango, baina aukera bikaina izango da bertsolari gazteen kantuaz gozatzeko.
Zumarragako etengabeko arreta gunea irekitzeko sinadura bilketa
Goierriko Hitzaren urriko albistean irakurriko duzuen moduan, hainbat Goierritarren aspaldiko aldarrikapena da Zumarragako etengabeko arreta gunea 24 orduz irekitzearena. Garai batean horrelaxe zen, eta premiazko zerbitzua delako, berriro lehengo egoerara itzultzeko eskatzen dute. Aldarrikapena babesteko, sinadura bilketa egiten ari dira, eta Gabirian ere baduzue horretarako aukera; Ostatuan eta udaletxean dauzkazue horretarako orriak. Goierrin koronabirusak gora … Continue reading Zumarragako etengabeko arreta gunea irekitzeko sinadura bilketa