All posts by Udal Batzordeak

Argitu tailerra urriaren 27an

Aurrez aurreko Argitu tailerreko ikastaroak berriro martxan jarri dituzte. Gabirian, urriaren 27an arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko areto nagusian, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera, eta, bide batez, herritarren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu. Eman izena argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 605757687 telefono zenbakira deituta, eta esan zein herritakoa zaren. Ikastaroak aurrera egiteko, ezinbestekoa da … Continue reading Argitu tailerra urriaren 27an

Hainbat ohar

Bihar bertan, urriaren 8an, Gabiriako liburutegiak ateak irekiko ditu berriro. Aurten, Miriam Mandiola izango da gidaria, eta ostiralero izango da bertan, 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 15ean, ostirala, iluntzeko 19:00etan, irrintziaren inguruko solasaldia izango dugu Nerea Barandiaran lazkaotarrarekin. Kultur etxean izango da, eta edukierak % 100ean dauzkagunez, ez da izena eman beharrik izango. Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu … Continue reading Hainbat ohar

Goi tentsioko linea

Uztailean, “Castejon-Itsaso” proiektua aurkeztu zuten Goi Tentsioko Linea berria martxan jartzeko (laugarren proiektua da), eta aurreko astean iritsi zen Gabiriako Udalera. Aldundiaren boletineko txostenean jaso denaren arabera, 80 eta 110 metro arteko 11 poste jarriko lituzkete, eta horrek herriko dozenaka lurjaberi eragingo lieke. Gainera, proiektu honetan aurkeztutako bidea ez da aurrekoen berdina, eta gune berrietatik … Continue reading Goi tentsioko linea

Irakurleen txokoa larunbatean

Larunbat honetan, irailaren 25ean, arratsaldeko 16:00etan irakurleen txokokoek hitzordua dute “Erabili goldea hilen hezurren gainetik” eleberriaz hitz egiteko. Olga Tokarczuk idazlearena da lana, eta itzulpena izango dute esku artean. Animatu eta parte hartu, solasaldi irekia da eta!

“Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” hitzaldia

Mikel Intxausti herritarrak irailaren 30ean arratsaldeko 18:30ean, “Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” izeneko hitzaldia eskainiko digu. Mikelek esperientzia du kontu honetan, eta berak emandako pausoak kontatuko dizkigu propio guretzat prestatu duen aurkezpenean. Aforo kontuak behar bezala errespetatzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu 943880734 telefono zenbakira edo idatzi udala@gabiria.eus helbidera. Ez galdu aukera paregabe … Continue reading “Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” hitzaldia

Euskara eskolak: matrikula zabalik

Gabiriako Udalak 2021-2022 ikasturtean ere baliabideak jarriko ditu euskara ikasteko erraztasunak izan ditzazuen, UEMArekin elkarlanean. Kontuan hartuta gurea bezalako udalerri euskaldunetan zer garrantzi duen euskaraz jakiteak, aurten ere ahalegin berezia egin nahi dugu euskara ikastera edo hobetzera animatu zaitezen. Izan ere, euskara ikastea onura handia izango da zuretzat, eta herri osoari egingo diozu ekarpena. Maila … Continue reading Euskara eskolak: matrikula zabalik

Legea gu gara kale-antzerkia

Irailaren 26an, igandea, arratsaldeko 18:00etan “Legea gu gara” kale-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu Gabiriako plazan. Izena ematea ezinbestekoa da, eta horretarako udala@gabiria.eus helbidera idatzi edo 943880734 telefono zenbakira deitu behar da (herritarrok lehentasuna izango dugu). Gainera, Gabirian ezagutzen ditugu! 2019an desjabetzearen inguruko kale-antzerkia egin zutenak dira. Ez galdu aukera!

Landa emakumeak gara

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federaziotik sustatutako “Landa Emakumeak Gara” proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektu honek, Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburua du, eta landu nahi den honetan oinarriak jarri edo lehen hausnarketak emateko, “sormen lehiaketa” bat antolatu da, iraila-urria bitarterako. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia ditu ardatz eta Gipuzkoa osoko emakume ezberdinak landa eremuaren, … Continue reading Landa emakumeak gara

Kirol ikastaroak herrian bertan

Ikasturte hasierarekin batera, aurten ere martxan jarri nahi ditugu herriko kirol ikastaroak. Pilates, GAP, Zumba eta Yoga ikastaroak izango dira ikasturte osoan zehar, aurreko urteetan bezalaxe. Interesik izanez gero, idatzi 687850402 telefono zenbakira (Ainhoa). Behin interesatuak taldeetan bilduta, moldatuko gara egunak eta ordutegia zehazteko. Animatu eta eman izena!