Aurten ere udalekuak hasi dira! Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira eta 30umek hartu dute bertan parte 3 begiralerekin batera. Hainbat ekintza berri egingo dira aurten (zirko eguna, erobisioa…) beste urteetako batzuk errepikatuko diren arren (txef txikia, garaiora bisita…). Ea ekintza guztiak egiteko eguraldiak laguntzen jarraitzen duen!
All posts by Udal Batzordeak
SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!
Pasa den ostiralean, ekainaren 23an, ohiturari jarraituz San Joan bezpera eguna ospatu genuen. Ostiraleroko pintxo-potearekin batera, arratsaldeko 19:30ak aldera mahai informatibo bat jarri genuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu garela jakinarazteko eta bitartean gauerako zegoen ekitaldiaren berri emateko. Izan ere, San Joan bezpera zela aprobetxatuz, hizkuntza-ohitura txarrak sutara botatzea zen asmoa, eta hala egin genuen. Gaueko … Continue reading SAN JOAN BEZPERAN, HIZKUNTZA-OHITURA TXARRAK SUTARA!
OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ
OSTATUA Juanlu Escuderok eta Gustavo Fuentesek ostatua utzi zuten ekainaren 25ean, igandean, 5 urteren ondoren. Beraz hiru asteetan zehar, uztailaren 14 arte ostatua itxita egongo da hainbat berritze lanetan ari garen bitartean. 14ean pintxopotearekin batera izango da irekiera. Ostatuan bertan, goiko pisuan dagoen etxebizitza berritu da auzo lanean azkeneko hilabeteetan eta orain, itxita egongo … Continue reading OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ
GABIRIA UEMAN
Urteko bigarren batzar nagusia egin zuen ekainaren 10ean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Zestoan, eta bi udal berri onartu zituen: Igorre eta Gabiria. Bi hauekin, 84 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, guztien artean 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Agintaldi honen hasieran 72 udal ziren UEMAko kide [Ezkio eta Itsaso banandu egin dira ordudanik]. Azken bi … Continue reading GABIRIA UEMAN
Judo erakustaldia
Gabiriako judo jaialdia ekainaren 17an izan zen herriko frontoian 15:30etatik 18:00ak bitartean. Guztira, 125 judokek hartu zuten parte bertan. Gabiriarrez gain (12 judoka), beste hainbat herritatik etorri ziren: Legazpiatik, Zumarragatik, Ondarrutik, Azpeitiatik, Zumaiatik, Eibartik eta Arrasatetik. Jaialdiaren hasieran, musikaz lagunduta, beroketa batzuk eta jolasak egin zituzten eta ondoren taldekako “borrokak” hasi ziren. “Borroka” … Continue reading Judo erakustaldia