Joan den uztailean amaitu ziren Ostatuko teilatua eraberritzeko lanak, eta, horrela, eraikin osorako beharrezko irisgarritasuna lortu da. Lan horiek finantzatu ahal izateko, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Leader Programako laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako laguntzak jaso ditu.
All posts by Gabiria
Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onespena eta jende aurreko erakusketa
2019ko irirailaren 16ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, ondorengo erabakiak hartu ziren: 1. Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasierako izaeraz onartzea. 2. Espedientea jendeaurrean jartzea 45 eguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Lurraldeko tirada gehien duen egunkari batean ( El Diario Vasco) dagozkion iragarkiak argitaratuz. 3. Epea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertzen den hurrengo egunetik kontatzen … Continue reading Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onespena eta jende aurreko erakusketa
Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa
Aimar Maizen gidaritzapean, 1936ko gertakarien, pasarteen eta memoriaren inguruko lana burutzen ari dira Gabirian. Lan honen baitan, datorren urriaren 12an eta 13an rekreazio batzuk grabatuko ditugu, Gabiriako gerrari loturiko pasarte batzuk irudikatuz. Hori egiteko, jendearen partehartzea ezinbestekoa da. Grabaketak hilaren 12an (egun osoz) eta 13an (goizez eta Elgetan) burutuko dira, eta besteak beste, Aztiriko Santa … Continue reading Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa
GABIRIAKO OSTATUKO OSTALARITZA ZERBITZUEN ERABILPEN ETA KUDEAKETA PROZEDURA IREKI BIDEZ ESLEITZEA
Baldintza ekonomiko administratiboak Baldintza teknikoak
GABIRIAKO OSTATUA ERABERRITZEKO OBRAK PROZEDURA IREKI BIDEZ KONTRATATZEKO PROZEDURA
PLEGUAK Ostatu. Ascensor 01 Memoria Ostatu. Ascensor 02 Pliego condiciones técnicas Ostatu. Ascensor 03 Planos Ostatu. Ascensor Plan de accesibilidad
2019ko Aztiriko festak
2019ko Aztiriko festak uztailaren 18tik 21era bitartean izango dira. Goiko irudian daukazue egun horietarako prestatu duten egitaraua. Igandean, beste hainbat ekintzen artean, bertako XV. mendi lasterketa egingo da.
San Joan bezpera
Urtero bezala, aurten ere suaren bueltan ospatu da San Juan bezpera Gabirian. Altxafero eta kanpaiekin, 22:00etan hasi zen festa, eta trikitilariek, adarrak eta txalapartak jarri zioten doinua gauari. Aurten, gainera, Goruntz dantza-taldeko kideek saio bikaina eskaini zuten suaren argitan. Eguraldiak, ardo goxoak eta mokadu gozoek lagunduta, giro ederrean ospatu genuen udako solstizioa.
Gabiriako Udalaren jabegoko etxebizitza bat besterentzea
BALDINTZA PLEGUA BALDINTZA PLEGUA 2017.07.03 IRAGARKIA c1705075
Gabiriako Udalaren buletin elektronikoa martxan
Gabiriako Udalak, weba berritu duen ildotik, buletin elektroniko bat ere sortu du. Buletin honekin udalaren webgunean jasotako informazioa helaraziko zaie hala nahi duten pertsonei. Webgunean edukiak sortu orduko, hauek eposta bidez bidaliko dira, hartzaileei garaian garaiko albisteez informatuta egoteko aukera emanez. Buletina jaso nahi ez duenak, jarraibideak segi besterik ez du.
Txakurrak edukitzeari buruzko arautegia
Ikusi hemen: txakurren_araudia