Otsailak 2an Gabiriako Ostatuan jokatu zen Euskal Herriko txapelketako kanporaketa. 14 bikotek hartu zuten bertan parte. Irabazleak Ormaiztegiarrak izan ziren: Josu Arnaiz eta Gorka Arratibel. Bigarrenak: Jokin Murua eta Jon Murua Hurrengo fasea Bergaran izango da otsailaren 24ean. Lehenengo biak pasatuko dira bertara, baina bigarrenek joan ezina adierazi dutenez, Aratz eta Iñigo Igarzabalek ordezkatuko dituzte.
