Iaz ezin izan genuen arren, aurten bai! Apirilaren 25ean, igandea, Ane Labakaren eta Bea Egizabalen “Erradikalak ginen” antzezlana ikusi eta entzuteko aukera izango dugu Gabirian. Emanaldia Elizako saloian izango da, eta aforo kontuak direla eta (gehienez 30 pertsona sar gaitezke), bi pase egingo dituzte: 17:00etan lehenengoa, eta 18:45ean bigarrena. Ezinbestekoa izango da paseetako bat aukeratu eta izena ematea. Horretarako, deitu udaletxera (943 880 734) edo idatzi mezu bat udal.batzordeak@gmail.com helbidera. Sarrera 5 € ordaindu beharko da. Ez galdu aukera!