ANDRA MARI JAIAK 2017

SAN LORENTZO EGUNA

Abuztuak 10, osteguna

11:00 Meza nagusia

Ondoren, hamaiketakoa

16:00 Mus txapelketa

 

ANDRA MARI JAIAK

Abuztuak 13, igandea –

Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin

18:00 Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin

Aurten pregoia Baztarrikakoek irakurriko dute; eta bertsolari, dantzari eta trikitilariak ere izango dira.

19:00 Larraulgo Boteluze taldea

Ondoren, Bergarako Zezenak haur eta gaztetxoentzat

21:30 Gazte afaria herriko plazan

Afal ondoren, Ttek Elektrotxaranga (Gasteiz)

 

Abuztuak 14, astelehena

17:30 Gabiriako III.Haur eta gazte olinpiadak (6-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat)

Ondoren, apar festa haur eta gaztetxoentzat

19:00 Bertso saioa herriko plazan

– Sebastian Lizaso Iraola (Azpeitia)

– Unai Mendizabal Jauregi (Zizurkil)

– Andoni Egaña Makazaga (Zarautz)

– Maider Arregi (Oñati)

– Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani)

– Jon Maia Soria (Urretxu)

Ondoren, Pintxo poteo herrikoia herriko taberna eta elkarteetan

23:00 Etsita kale antzerkia herriko plazan

Ondoren Patxuko Nice (Irun) eta Autobus Magikoa (Oiartzun)

Abuztuak 15, asteartea

11:00 Meza nagusia

12:00 XXVI. Ormaiztegitik Gabiriara txirrindulari igoera herritarrentzat. Izen ematea 11:00etan zabalduko da

Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da; bai txirrindulari eta baita motorzaleentzat ere

19:00 Goruntz dantza taldeko nagusienek eskainitako saioa.

19:00 Bola eta toka txapelketa

20:30 Errime (Azpeitia, Zarautz) musika taldearen kontzertua, Ostatu aurrean

22:00 Fan&Go (Zarautz) taldearekin dantzaldia goizaldera arte

1:00 Mozorro desfilea

Goizaldean, baratzuri zopa jana Erbie Elkartean

 

Abuztuak 16, asteazkena

11:00 Meza nagusia

Ondoren, Goruntz dantza taldeko txikienek eskainitako saioa

17:30 Altxorraren bila eta mozorro dantza

19:00 Bola eta toka txapelketa

19:00 Sagardo eta txistor dastaketa

Ondoren, nahi duenarentzat, oilaskoa egongo da salgai

23:00 Zopilotes Txirriaos (Iruñea), Skakeitan (Donostia) eta Selektah Stepy (Irun) taldeen kontzertuak

Goizaldean, batzuri zopa Osinalde Elkartean

 

Abuztuak 17, osteguna

11:00 Meza nagusia

Ondoren, XXXVI. Tiragoma, bola eta toka txapelketak herritarrentzat (izen ematea 11:30etik 12:30era bitartean)

19:00-20:00

Urtero bezala, penak itotzeko, ardo beltz banaketa eta afari merienda herrian zehar

Arratsalde eta gauean, Joselu Anaiak (Araia) taldearekin dantzaldia

 

Abuztuak 18, ostirala

17:00 Herria garbitzea!

Ondoren, afari merienda ostatuan herria txukundu eta festetan lan egin dutenentzat

AURTEN ERE AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA IZANGO DUGU, ETORRI ETA GOZATU GUREKIN FESTETAZ!

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.