Azken urteetan, adinekoentzako topagunea martxan daukagu Gabirian. Hasieran, Lahar elkarteak bideratzen zituen saioak, baina badira hilabete batzuk Nekane Peralto Gabiriako bizilagunarekin hasi zirenetik. 8 bat lagun elkartzen dira ostegunetan 17:15 aldera kultur etxean, eta dinamika ezberdinekin ondo pasatzeko tartea hartzen dute astero. Bertaratzeko, Udalak taxi zerbitzua eskaintzen du, eta gehiagorentzako lekua ere badagoenez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu udaletxera (943 88 07 34).