Zumarragako etengabeko arreta gunea irekitzeko sinadura bilketa

Goierriko Hitzaren urriko albistean irakurriko duzuen moduan, hainbat Goierritarren aspaldiko aldarrikapena da Zumarragako etengabeko arreta gunea 24 orduz irekitzearena. Garai batean horrelaxe zen, eta premiazko zerbitzua delako, berriro lehengo egoerara itzultzeko eskatzen dute. Aldarrikapena babesteko, sinadura bilketa egiten ari dira, eta Gabirian ere baduzue horretarako aukera; Ostatuan eta udaletxean dauzkazue horretarako orriak.

Goierrin koronabirusak gora egiten duen bitartean, aldarrikapenak