Valentin Larrea Iturberen inguruko webgunea martxan

Valentin Larrea Iturbe musikagile eta piano-jotzaile gabiriarraren inguruko webgunea martxan dago, eta honako loturan topatuko duzue: https://valentinlarrea.eus/

Bertan, egin zuen lanaren inguruko informazioa, biografia eta beste hainbat kontu topatuko dituzue. Webgunea Gabiriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin osatu da.