UMEENTZAKO JOLASAK


Igande honetan, apirilaren 7an goizeko 10:30ean umeentzako jolasak antolatu dituzte Irene Arrondok eta Aratz Igarzabalek.

Altxorraren bila arituko dira eta bitartean jolas eta proba ezberdinak egin beharko dituzte. Amaitzean, parte hartu duten guztientzako egongo da luntxa Ostatuan.

2-12 urte bitarteko umeentzako izango dira eta gurasoek ere parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko, Gabiriako eskolan egongo da orria eta bestela, udaletxean bertan eman ahal izango da 943880734 telefonoan.

Euria egingo balu, jolasak aldatu eta frontoian egingo lirateke.

ANIMATU ZAITEZTE!

0 Iruzkin

Egin ekarpena

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko.