Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera.

Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu:

  • Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen “Txor-txor” bakarrizketa umoretsua iluntzeko 19:00etan, elizako saloian.
  • Abenduaren 5ean, Gabiriako bertsolarien saioa iluntzeko 19:00etan, elizan.

Saio batean zein bestean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu edo idatzi udaletxera. Herritarrek lehentasuna izango dute.

Udal Batzordeak
Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera. Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu: Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen "Txor-txor" bakarrizketa umoretsua ...