Herritarren Ataria zure udalarekin tramiteak egiteko interneten bidezko zerbitzua da.

Orain, tramite osoa era telematikoaren bidez ( internet-en bidez) edo presentziazko eran (orain arte egin den bezala) egiteko aukera izango duzu.

Herritarren Atariak Udalak dituen gehien demandatutako tramiteak herritar eta enpresen eskura jartzen ditu.

Sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, interneten bidezko tramiteak aintzat hartzen diren ziurtagiri elektronikoen erabileran oinarritzen da Herritarren Ataria zerbitzua, betiere erabateko segurtasun eta konfidentzialtasun bermeak eskainiz. Herritarren Ataria zerbitzuak onartzen dituen ziurtagiriak ondorengoak dira:

  • IZENPE herritarren txartelak egiaztatzen duena
  • NAN elektroniko berriak egiaztatzen duena.

Hiritarraren Txartel Elektroniko berri bat da zerbitzu publiko askotara, bai Administrazio Zentralekoetara bai Eusko Jaurlaritzakoetara, bai Aldundikoetara eta, jakina, udaletxeetara ere bai, era erraz eta azkar heltzea baimentzen duena. Gainera, pixkanaka beste instituzio batzuk gehituz joango dira interneten bidezko kudeaketa modalitate honetara.

Txartelaren erabilpen batzuk hauek dira:

  • Udaleko tramiteak egitea: erregistroa, errolda, ogasuna, hirigintza, trafikoa/hiritarren segurtasuna, etab.
  • Isunen ordainketa
  • Beste hainbat erakundetako zerbitzuetara sartzea baimenduko du.

Eusko Jaurlaritzak gauzatu du txartel hau. Txartel honek daukan chip-ak aintzat hartzen den IZENPE sinadurarekin (Euskal administrazioen zerbitzura dagoen Ziurtagiri eta Sinadura elektroniko aurreratua) berme juridiko osoak eta segurtasunari dagozkionak eskaintzen ditu. Udaletxeak funtzio berriak gehitu diezaiokete txartel honi zerbitzu aukera zabala eskainiz eta hiritarrak identifikatzeko elementuak sartuz. Informazio gehiago esteka honetan.