TERRA INKOGNITAREN KONTZERTUA


Euskararen astea dela eta joan den asteburu guztian zehar hainbat ekintza egin dira Gabiriako leku ezberdinetan.

Horietako bat hauxe izan zen, Terra Inkognita taldearen kontzertua.

 

Gabiriako hiru gaztek jo zuten igandean, Abenduak 3, kultur etxe azpian eta nahiz eta eguraldi hotza egon, giroa goxatu zuten.

 

Ordubete inguruko kontzertua izan zen, eta 20 bat lagun gerturatu ziren. Kantu gehienak bertsioak izan ziren nahiz eta eraien kantu pare bat ere entzun ahal izan zituzten gerturatutakoek.

0 Iruzkin

Egin ekarpena

Zure eposta helbidea ez da argitaratuko.