Lizentzia

Pribatutasun politika eta erabilera lizentzia

www.gabiria.eus ataria hiriaren webgune ofiziala da. Jasotzen dituen edukiak eta zerbitzuak interes orokorrekoak dira hirian bizi direnentzat, hiria ezagutu nahiz bisitatu nahi dutenentzat, eta gure hirian interesak dituzten edota beren jarduera aurrera eramateko toki egoki baten bila dabiltzan erakunde, profesional nahiz enpresentzat.

Web atari honek integratzen ditu Udalaren jarduera arlo guztietako gaikako eta sektorekako atariak, gure hiriari buruzko informazioa zabaldu eta komunikatzeko helburuarekin, bai eta herritarrek, erakundeek nahiz elkarteek parte hartzeko tresnak sustatu eta indartzeko ere.

Webgune honetan erabilgarri dauden tresnen bidez adierazitako iritziak, betiere, iritzi horiek ematen dituzten pertsonen erantzukizuna dira oso-osorik.

Atari honetan eskuragarri dagoen informazioa gidatzat hartu behar da, ez du legezko balioa izateko asmorik (hala adierazten denean izan ezik). Atari honetatik lortutako dokumentuak eta informazioa bat ez baldin badatoz ofizialtzat jotzen den bertsioarekin, Administrazio honen bertsio ofiziala da legez balioa duen bakarra.

Webgune ofizial honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu, webgune honetatik independenteak diren web orrietara daramatenak, zerikusia duten eta Interneten dauden beste informazio iturri batzuk eskuragarri jartzearren. Beste web orri horietako edukietatik eta konexioetatik eratorritako inolako erantzukizunik ez du bere gain hartzen Gabiriako Udalak.

www.gabiria.eus webgunera sartzea, berez, libre eta dohainik da. Hala ere, zerbitzu eta edukietako batzuk baliatu ahal izateko, daitekeena da zerbitzu edo produktua aurrez kontratatu behar izatea. Halakoetan, aplikagarri izango dira horretarako ezarritako baldintza bereziak; www.gabiria.eus webguneak eskuragarri jarriko dizkizu baldintza berezi horiek, produktu edo zerbitzua kontratatu aurretik.

 

Titulartasuna

Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legean (34/2002 Legea, 2002ko uztailaren 11koa) xedatutakoari jarraituz, www.gabiria.eus webgunearen titularraren datuak jakinarazten dizkizugu:

  • Sozietatearen izena: Gabiriako Udala
  • IFK zenbakia: P2003900D
  • Helbidea: Ijentea kalea, 1. 20003 Gabiria. Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 88 07 34
  • Harremanetarako inprimakia

Legean xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu www.gabiria.eus webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak isilpean tratatuko direla, eta Gabiriako Udalaren titulartasunekoa den fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi hori behar bezala erregistratu da Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Datu pertsonalak biltzeko inprimaki elektronikoa daukaten orrietan adierazitako helbururako erabiliko dira zure datu pertsonalak. Era berean, zure eskaerari erantzuteko gorde ahalko dira, bai eta gure jarduerari lotuta dagoen eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko ere (ohiko bideak edo bide elektronikoak erabiliz), harik eta zuk besterik adierazten diguzun arte.

Orobat, jakinarazten dizugu zure datuei dagokienez eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, Datu Pertsonalak Babesteko Legean ezarritakoari jarraituz. Horretarako, gutun ziurtatua (edo hartu izana egiaztatzeko aukera ematen duen beste baliabide bat) bidali beharko duzu, zure nortasun agiri nazionalaren kopia erantsita, helbide honetara: Gabiria Gunea, 2, 20217 Gabiria, Gipuzkoa.

Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan nahitaezkotzat markatutako eremuak bete ez badituzu, gerta daiteke Gabiriako Udalak zure eskaerari erantzuterik ez izatea.

Gabiriako Udalak bere bezero edo erabiltzaileen informazio edo datu pertsonalak ez dizkie saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen, inola ere, hirugarrenei.

 

Iturria aipatzea

Gabiriako Udalari dagokionez, hirugarrenek beste bide batzuez zabalkundea ematearren webgune honetako edukia erabiltzen dutenean, informazioaren iturria aipatu behar dute esaldi baten bidez («Gabiriako Udala»), eta esaldi horrek webgune honetako orri nagusira (http://www.gabiria.eus) dakarren esteka izango du.

 

Datuen bermea

Gabiriako Udalak ez du inolako bermerik ematen argitaratutako edukiei dagokienez. Horrenbestez, datu multzoak behar bezala kudeatzen ahaleginak egin arren, ezin du ziurtatu datu multzo horiek osoak direnik, eguneratuta daudenik, zehatzak direnik edo etengabe eskuragarri izango direnik.