OSTATUA ITXITA 3 ASTEZ

OSTATUA

 

Juanlu Escuderok eta Gustavo Fuentesek ostatua utzi zuten ekainaren 25ean, igandean, 5 urteren ondoren.

 

Beraz hiru asteetan zehar, uztailaren 14 arte ostatua itxita egongo da hainbat berritze lanetan ari garen bitartean. 14ean pintxopotearekin batera izango da irekiera. Ostatuan bertan, goiko pisuan dagoen etxebizitza berritu da auzo lanean azkeneko hilabeteetan eta orain, itxita egongo den aste hauetan ostatua eta jangela berrituko dira.

 

Uztailean, astean zehar ez da zerbitzurik emango baina lehenengo asteburuan Erbie elkarteak irekiko du, herriari zerbitzua emanez eta bigarren asteburuan Osinalde elkarteak.

0 Iruzkin

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i

Your email address will not be published.