OSTATU AURREKO OBRAK

Ostatu aurreko bidean (semaforoa dagoen inguru horretan) obrak hasiko dira astelehenean, urtarrilaren 28an eta hiru egun inguruz luzatuko dira.

Ur fekalen eta ur plubialen (euri ura) tuboak juntatu egiten dira pare horretan eta hori aldatu beharrean dago. Obrak egingo dituen enpresa Iñatell S.L.U. izango da.

Langileak lanean dauden orduetan, 8:00-18:00 bitartean,  errepidea itxita egongo da eta trafikoa, frontoi azpiko errepidetik desbideratuko da lanean ari direnen SEGURTASUNA bermatzeko, semaforo bat egongo delarik bertan.
Lanean ari ez direnean, 18:00-8:00 bitartean, txapa bat jarriko da obren gainean, bertatik pasatu ahal izateko.

 

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.