Nokaldia: formazioa, izen-ematea eta bertso-afaria.

Ostiral honetan, hilak 22, izango da Nokaldirako azken formazio saioa, arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu oraingora joateko ez dela beharrezkoa aurrekoetara joan izana; beraz, animatu eta hartu parte!
Nokaldiari amaiera emanez, dakizuen bezala, bertso-afaria izango da azaroaren 30ean Ostatuan herriko bertsolariekin (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz). Bertaratu nahiko bazenute, idatzi mezu bat Ainhoari (687850402). Berdin Nokaldian oraindik izenik eman ez baduzue ere! Animatu!
Izena eman eta emango duzuenontzako oharrak:
1- Txapak jasotzeko aukera ostiraleko azken formazio saioan izango duzue, eta baita egun berean udaletxean ere.
2- Azaroaren 23tik abenduaren 1era, Nokaldian izena eman dugunok, txapa jantziko dugu paparrean. Txapa jaztearekin, konpromisoa hartuko dugu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin hika egiteko, noka neskei eta toka mutilei
Udal Batzordeak
Ostiral honetan, hilak 22, izango da Nokaldirako azken formazio saioa, arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu oraingora joateko ez dela beharrezkoa aurrekoetara joan izana; beraz, animatu eta hartu parte! Nokaldiari amaiera emanez, dakizuen ...
0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.