NOKALDIA

      Aurten, Agirinek antolatuta, Nokaldia egingo da Gabirian. Ekimen honen helburua izena ematen dutenen artean nokaren erabilera sustatzea izango da hainbat egunetan zehar, aurrera begira ere erabiltzen hasteko. Nokaldia azaroaren 23tik abenduaren 1era bitarte izango da. Horretarako, aurrez formazio teoriko-praktiko irekiak eskainiko dira kultur-etxean, azaroaren 8an, 15ean eta 22an, 19:00etan hasi eta 20:30ak arte. Hauetara etortzeko ez da izenik eman beharko. Hortaz, animatu eta hartu parte!

      Nokaldian parte hartzeko, izena eman ahal izango da formazio egunetan edo Ainhoari idatzita (687850402). Izena ematen dutenei txapa bana banatuko zaie, nokaldian parte hartzen ari direla adierazteko, elkar identifikatzeko eta erabilera bultzatzeko.

      Nokaldiari amaiera emateko, euskararen eguna dela eta urtero egiten den bertso saioa izango da Ostatuan, Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolariekin. Azaroaren 30ean izango da bertso afaria, eta tikeak Ostatuan bertan izango dituzue eskuragai.