MENDI IBILBIDEAK

Ezagutu Gabiriak eskaintzen dituen ibilbide paregabeak

LEHARREI

Lasterketa hau antolatzeko ideia garai bateko herri­bide zaharrak berreskuratzen hasi ginenean sortu zen. Hainbat auzolanen ondoren, herri bide sare bat garbitu zen eta konturatu ginen merezi zuela garbi mantentzeko egindako lan haiei jarraipena ematea.

Lasterketa hau aitzakia bezala erabili nahi dugu, urtero herri­bide zirkuitu hau garbitzeko. Era berean, ibilbidea markatuta egongo da urte guztian zehar, herritarrek eta ingurukoek gure herriko txoko ezberdinak ezagutu ditzaten eta, herritik irten gabe, mendi ­ibilaldi polit bat egin ahal izateko lehengoek erabiltzen zituzten bideetan barrena.

Lasterketaren instagrameko kontuan informazio osatuagoa (leharreimendilasterketa_).

1- IBILBIDEA

 

51km., 5-6 ordu, Zailtasuna 5

Ondo bereizitako hiru zati dituen zirkuitua: lehenengo zatian etengabe gora egingo dugu. Beasaingo Institutotik hasita, Olaberria igaroko dugu eta Arantzamendi, Atxubi eta Aretza mendiak igoko ditugu, bertatik Aralarko Parkea eta Ataungo domoa ikus ditzakegu.

Bigarren zatia pagadi eta hariztien arteko basabidea dugu. Bertan trikuharri bikainak ikus ditzakegu, eta bide hori jarraituz Lizarrustin kokatua dagoen Aralarko interpretazio-zentrora iritsiko gara. Hortik Lareo urtegi zoragarria helduko gara eta hara iristean Eneriora desbideratuko gara bizikletaren gainean nekez igo daitekeen trial-bide batetik.

Azkeneko zatian behera egiten da basabide batetik, trial-bide polit bakarren bat tartekatuz, bide horretatik Lazkaomendira iritsiko gara Txindoki mendi garaia aurrean dugula. Ibilbidea Ordizian amaituko da, Oianguren parkea zeharkatuz.

2- IBILBIDEA

 

35 km., 3-4 ordu, Zailtasuna 4

Ibilbide honetan aurrekoaren amaieran jaisten garen bidetik gora igoko gara Eneriora iritsi arte. Oraingo honetan Oiduiko artzainen etxoletarantz joango gara, eta bertan dolmenak eta zelai zabalak ikusi ahal izango ditugu. Pikuta mendiaren parean zailtasun fisiko eta tekiko handia duen bide-zidor batetik desbideratuko gara, eta aldapa gogor batetik jaitsi ondoren Gaztelura iritsiko gara. Ziltasun handiak dituen beste aldapa ggor batetik jaitsi ondoren Gaztelura iritsiko gara. Zailtasun handiak dituen beste aldapa batetik Larraitza iritsiko gara, eta handik errepidez Gaintzaraino. Zirkuitu osoan gure gainean izango dugu Txindoki.

Gaintzatik aurrera pista batetik Altzagarateraino iritsiko gara, eta handi jaitsiera polita gozatuko dugu Ordiziaraino.

3- IBILBIDEA

 

35 km., 3-4 ordu, Zailtasuna 4

Ibilbide honetan aurrekoaren amaieran jaisten garen bidetik gora igoko gara Eneriora iritsi arte. Oraingo honetan Oiduiko artzainen etxoletarantz joango gara, eta bertan dolmenak eta zelai zabalak ikusi ahal izango ditugu. Pikuta mendiaren parean zailtasun fisiko eta tekiko handia duen bide-zidor batetik desbideratuko gara, eta aldapa gogor batetik jaitsi ondoren Gaztelura iritsiko gara. Ziltasun handiak dituen beste aldapa ggor batetik jaitsi ondoren Gaztelura iritsiko gara. Zailtasun handiak dituen beste aldapa batetik Larraitza iritsiko gara, eta handik errepidez Gaintzaraino. Zirkuitu osoan gure gainean izango dugu Txindoki.

Gaintzatik aurrera pista batetik Altzagarateraino iritsiko gara, eta handi jaitsiera polita gozatuko dugu Ordiziaraino.

4- IBILBIDEA

 

42 km., 4-5 ordu, Zailtasuna 4

Aurreko zirkuitoaren zati bat eginez, Mandubia gainera iritsi ondoren, Zumarraga aldera joko dugu Itsaso eta Ezkio gainean dagoen muin batetik. muino horretatik eskualdeko, Aralarko eta Aizkorriko ikuspegi zoragarria izango dugu. Zumarragara Antiguako Baselizatik iritsiko gara eta eskualdeko ospitaletik igariko Gabiriara joateko, lehenengo aldapa gogor bat igoz eta gero behera eginez. Gabiriatik Ormaiztegira jaitsiko gara pista batetik, eta segurako muino bat igo ondoren Beasaingo bidea hartuko dugu Itsasondora heltzeko Ordizia zeharkatuz.

5- IBILBIDEA

 

25 km., 2-3 ordu, Zailtasuna 3

Ormaiztegiko elizaren aurretik hormigoizko pista batetik abiatuko gara eta trenbidearen azpitik igaro ondoren muino batera igoko gara bide-zidor bat hartu ondoren, bide horretan Besaindik Segurara doan bidea aurkituko dugu. Lierniara desbideratuko gara Segurara jeitsi gabe eta handik Aztiriara Mutiloako meategiak zeharkatuz. Aztiria gainetik egoera onean dagoen pista bar hartiko dugu Zumarragarantz, eta handik, behera eginez, “errege bidea” deitzen duguna hartuko dugu Gabiriara desbideratuz. Bide horretatik Ormaiztegira jaitsiko gara eta trenbideko burdinazko zubiaren azpitik igaroko gara.

6- IBILBIDEA

 

23 km., 2-3 ordu, Zailtasuna 3

Aurrekoaren antzeko ibilbidea dugu hau. Lehenengo zatian gora egingo dugu lu biguneko bide eta bide-zidorretik eta bigarren zatia gira eta behera egoera onean dauden pistetatik. Oraingo honetan seguratik irtengo gara Beasainerantz eta ladap handi bat igaro ondoren Ormaiztegiko bidea iristen den bidegurutzera helduko gara. 5. ibilbidearen zati bat egingo dugu Aztiriara iritsi arte. Zegamara (San Adriana) doan pista batetik desbideratuko gara eta handi Zeraina jaitsiko gara garai bateko meategietati igarotzen den pista bat hartu eta segurara jaitsiko gara.

 

7- IBILBIDEA

 

45 km., 5-6 ordu, Zailtasuna 4

Ibilbide luzeko zirkuitua da, bizikletatik ia jaitsi ere egin gabe egin daitekeena, gaitasun fisiko handia eskatzen den zatiren bat duen arren.

Seguratik mutiloarantz jaitsiko gara eta ondoren Zeraino igo 6. ibilbidea beherantz egiten dugu bide beretik. Aizpea auzora iristean hormogoizko pista bateti igoko gara eta jarraian aldapa handiko lurrezko beste pista batetik Aztiria gainetik datorren bideareki bat egin arte. Pista hori hartuko dugu Aizkorri parke naturalera jotzeko, eta handik, pagadiak eta hariztiak zeharkatuz, gora eta behera eginez, San Adriango babeslekura helduko gara pistaz Otzaurtera jaisteko. Otzaurtetik, pixka bat gora egin ondoren, beherantz doan bide luzea egingo dugu mino batetik Segurako Laiotz auzora iritsi arte, eta han amaituko da ibilbide hau.

8- IBILBIDEA

 

45 km., 5-6 ordu, Zailtasuna 3

Zirkuitu hau bi zatitan banatu dugu, baina biak egin daitezke eguraldiaren eta indarren arabera.

8-A IBILBIDEA

23 km., 2-3 ordu, Zailtasuna 2

Ataungo harrobitik irten eta harrobi gainetik igarotzen den bide-zidor batetik igoko gara, horrek arrisku handia ematen dio eta ikusgarri egiten du bide-zati hori. Bide hori jarraituz baserri batzuetara iritsiko gara eta han Bosbideta babeslekura eramango gaituen pista hartuko dugu. Handik beste pista bat hartuz Errekabeltzarantz joko dugu eta trial-bide batetik Lareo urtegi ederra helduko gara. Hemendik jeitsiera azkarra egingo dugu Urkillaga gainera eta beherantz jarraituko dugu bide-zidor batetik berriro ere Ataun San Martina edo, nahi izanez gero, San Gregoriora iristeko.

8-B. IBILBIDEA

17 km., 2-3 ordu, Zailtasuna 2

San Gregoriotik irtengo gara, Lauztierreka auzotik. Handik pare bat kilometrotara pista bat hartuko dugu ezkerrerantz, eta gorantz bide luzea egin ondoren Aretza mendi ingurura helduko gara, horixe izanik ibilbideko punturik altuena. Handik behera egiten hasiko gara Ataun eta Idiazabal banatzen dituen muino batetik, eta bide horretan Aizkorri eta Aralar inguruko pasaia dotoreak ikusi ahal izango ditugu. Atxurbi eta Aratzamendi mendietan zehar igarko gara, eta trial-bide gogor bat egin ondoren Aldarreta nekazalturismora ritsiko gara, ibilbidearen azken zatia beherantz egiteko hormigoizko pista bati jarraituz Ataun San Martina iristeko.

9- IBILBIDEA

 

12 km., 1-2 ordu, Zailtasuna 1

Zirkuitu motza eta erraza dugu hau, batez ere haurrentzat eta hasiberrientzat gomendatuta, bide handiena egoera onean dagoen pista batetik egiten baita. Beasaindik irtengo gara, San Martin baselizatik, eta handik aldapatxo bakarra igoko dugu Arriarana ritsi arte eta ondoren urtegira. Itzulera lehengo bide beretik egingo dugu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU

GOITUR

943 161 823