MARTXOKO AZKEN EKINTZAK

Aste honetan ere hainbat ekintza dauzkagu bai udaberri kulturalaren barruan eta baita bestela ere.

 

MARTXOAK 21, ASTEAZKENA:

Sukaldaritza ikastaroa izango da Ostatuko Juan Karlosen eskutik Osinalde elkartean (aldatu egin da tokia) 17:00etan.

 

MARTXOAK 22, OSTEGUNA:

“Herri txiki infernu handi” Etb1eko programa ezaguna Gabirian ibili da bertako hainbat jenderi elkarrizketak eginez. Ostegun honetan izango da emanaldia Gabiriako frontoian gerturatu nahi duenarentzat 20:00-21:30ak bitartean.

MARTXOAK 24, LARUNBATA:

Hartu-eman ikastaroen barruan, puntu ikastaroa izango da Kataraingo Arantxa Agirreren eskutik.

Kultur etxean 18:00etan. Nork bere orratzak eraman beharko ditu.

 

MARTXOAK 25, IGANDEA:

Goizeko 9:00etan Leharrei karrerako antolatzaileek, herritarrei bidea erakusteko asmoz, ibilaldia antolatu dute. Oraindik ez dakigu ea ibilbide osoa, zati bat edota bi talde ezberdinetan egingo den.

Udal Batzordeak
Aste honetan ere hainbat ekintza dauzkagu bai udaberri kulturalaren barruan eta baita bestela ere.   MARTXOAK 21, ASTEAZKENA: Sukaldaritza ikastaroa izango da Ostatuko Juan Karlosen eskutik Osinalde elkartean (aldatu egin da tokia) ...
0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.