KORRIKA ETA BERTSO SAIOA

 

Larunbat honetan, apirilaren 13an Korrika sartuko da Goierrira eta Altzibartik pasatuko da 9:30 inguruan Zumarraga aldera.

Ondoren, 11:00ak aldera pintxo lehiaketa egingo dugu Ostatu aurrean. Bertan parte hartzeko izena eman behar da udaletxean 943880734 telefonoan edota udala@gabiria.eus helbidean.

Hauek dira pintxo lehiaketako arauak:

  • 11 pintxo hotz ekarriko ditu talde bakoitzak etxetik (norbere kontura izango dira osagaiak)
  • Taldeak, banaka, binaka edota gehiagokoak izan daitezke eta bi kategoriatan banatuko dira (umeak eta helduak)
  • Epaimahaia egongo da eta sariak emango dira amaieran.

Azkenik, herriko 3 bertsolarien bertso saioa izango da lehiotik lehiora.

Gogoratu, Apirilaren 14ean Gasteizen amaituko dela korrika eta hauxe da egitaraua:

 

Larunbat gauean,  20:30ean, Aztiri Bat elkartean Osinalde sariko azken kanporaketa izango da.

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.