Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa
Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera. Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu: Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen “Txor-txor” bakarrizketa umoretsua iluntzeko 19:00etan, elizako saloian. Abenduaren 5ean, Gabiriako bertsolarien saioa iluntzeko 19:00etan, elizan. Saio batean zein bestean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu … Continue reading Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa →
Covid 19aren inguruko informazioa eskura
Gipuzkoako Foru Aldundiak covid 19aren inguruko informazioa biltzen duen atala jarri du herritarren eskura. Bertan, koronabirusarekin lotutako informazio orokorra, eta Gipuzkoako herrien inguruko datu zehatzak ikusteko aukera dago. Gabiriako Udalak bere webgunean txertatu du atari horretara erraz sartzeko bidea. Nahikoa da gabiria.eus webgunean sartu, eta irudiko birusaren ikurrean klik egitea.
Argitu ikastaroak
Aurreko asteartean, hilaren 20an, energia aurrezteko aholkuen inguruko ikastaroa izan zen udaletxeko areto nagusian. Datorren asteartean egitekoa zen energia berriztagarriei buruzko ikastaroa ordea, bertan behera geratu da osasu-egoera dela ta. Espero dugu aurrerago egiteko modua izango dela.
Euskaraldia Gabirian zertarako? 2. astea
Dagoeneko, 59 gabiriarrek eman dugu izena Euskaraldian. Oraindik ez duzula egin? Ez dakizula Gabirian Euskaraldia zertarako behar dugun? Hemen duzu beste arrazoi bat. Animatu, eta eman izena www.euskaraldia.eus helbidean.
Irakurleen txokoa abenduaren 19an
Irakurleen txokoan, Karmele Jaioren Aitaren etxea eleberriaz arituko dira abenduaren 19an arratsaldeko 16:00etan. Oraindik irakurri ez baduzue, garaiz zabiltzate. Animatu!
Ikasi euskara Gabirian bertan
Aurten ere, herritarrei Gabirian bertan euskara ikasteko aukera eman nahi diegu. Horretara animatzeko, UEMAren laguntzarekin, promozio-bideoa grabatu dute irakasle eta ikasle banak. Hemen topatuko duzue UEMAk argitaratutako albistea, eta baita bideoa bera ere. Animatu, eta eman izena!
“Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere
UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. Gabiria ere parte hartzen ari da “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzen dituen kanpainan, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko. Irudian ikusten den moduko mahai-gainekoak eta kartelak banatu ditugu Ostatuan, Korta jatetxean … Continue reading “Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere →
Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak
Gabiriako Ostatuaran eraberritzearen I. fasearen bigarren zatiaren baitan, besteak beste, honakoak egin dira: igogailuaren estruktura, egitura hori eta eskailerak estaltzen dituen eraikina, igogailuaren ateak, 2. solairurako sarbidea eta komunen antolamendua, instalazio elektrikoa eta saneamenduko hodien kanalizazioa. Lan hauek aurrera eramateko, Gabiriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren dirulaguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako … Continue reading Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak →
Goruntz Dantza Taldearen bideoa
Dantzaren Nazioarteko Egunean, Goruntz dantza taldeak dantzarien eta herritarren parte hartzearekin bideo zoragarri hau osatu du. Eskerrik asko, eta bejondeizuela. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!
Maiatzaren 3an Bizkargi Eguna
Hiru herritarrek egindako proposamenari helduz, Gabiriako Udalak aho batez erabaki du maiatzaren 3an Bizkargi Egunarekin bat egitea. Bizkargin hildako gabiriarren omenez, ikurriña haga erdian jarriko da udaletxean, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekimenarekin bat egin euren balkoietan ere ikurriñak jartzera.
I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak
Gabiriako I. ZeAsma lehiaketan 17 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietan, guztira 30 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak. Argazkiak, marrazkiak, ipuinak, olerkiak, bertsoak, abestiak, dantzak, txisteak… Zer ez dugu jaso! Gainera, 200 bototik gora ere jaso ditugu, eta honakoak izan dira Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartela jasoko duten irabazleak, adin-taldeka: 0-5 urte: … Continue reading I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak →
I. ZeAsma lehiaketako irabazleak aukeratzeko bozketa
Prest dago jasotako lanen artean gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratzeko bozketa. Igandera arteko epea izango duzue, eta bakoitzak botoa behin bakarrik eman ahal izango du. Adinaren arabera, lanak 5 taldetan banatuta daude, eta talde bakoitzean 1 aukeratu behar duzue, gogokoena. Sartu loturan (http://gabiria.eus/zeasma-lehiaketa), ikusi aurkeztutako lanak, idatzi zure izena, eta aukeratu gustukoena!