KORRIKA GASTEIZEN

Jakingo duzuen bezala Korrika 2019 atzo hasi zen Garesen eta Apirilaren 14ean amaituko da Gasteizen. Gasteiza bertara joan nahi izanez gero, autobusak antolatu dira Goierrin: Ordizia, Beasain, Lazkao eta Seguratik abiatuko dira. Bertan izena eman nahi izanez gero, sartu link honetan:   https://forms.gle/UAXQoy85LGaEw9Hg7

UMEENTZAKO JOLASAK

Igande honetan, apirilaren 7an goizeko 10:30ean umeentzako jolasak antolatu dituzte Irene Arrondok eta Aratz Igarzabalek. Altxorraren bila arituko dira eta bitartean jolas eta proba ezberdinak egin beharko dituzte. Amaitzean, parte hartu duten guztientzako egongo da luntxa Ostatuan. 2-12 urte bitarteko umeentzako izango dira eta gurasoek ere parte hartu ahal izango dute. Izena emateko, Gabiriako eskolan … Continue reading UMEENTZAKO JOLASAK

KIROLARI LOTUTAKO HAINBAT EKINTZA

Ostegunetik larunbatera arte kirolari lotutako hainbat ekintza desberdin antolatu dira Gabirian. APIRILAK 4, OSTEGUNA: Denbora izeneko leku bat emanaldia kultur etxean 19:00etan Joseba Iztueta eta Iban Maizen eskutik. APIRILAK 5, OSTIRALA: II.kaleko eskalada txapelketa herrian zehar 17:30ean. Sariak daude eta animatu! Leharrei mendi lasterketako dortsalen banaketa 18:00-20:00 bitartean. APIRILAK 6, LARUNBATA: IV. Leharrei mendi lasterketa … Continue reading KIROLARI LOTUTAKO HAINBAT EKINTZA

AUZOKONPOSTA NOLA EGIN IKASTAROA

Alegi auzoko bilketa gunean organikoaren bilketarako ezarri den auzokonposta sistema dela eta, ikastaro/aurkezpen ekitaldi bat antolatu du Sasietak ALEGI AUZOKOENTZAT. Ikastaro hau Alegiko Zelai Ondo elkartean emango da, asteazkenean, APIRILAREN 3AN, 19:15ean eta ondoren gunera sartzeko giltza banaketa egingo da. Egun horretan jasotzen ez duenak, SASIETAN jaso ahal izango du astelehenetik ostiralera 8:00-15:00 bitartean.

RALLYESTONE 2019

Larunbat honetan, Martxoak 23, 21:00-22:30 bitartean kotxe klasikoen rallya izango da. Lazkaon hasiko da eta Ormaiztegiko zubi azpitik pasata, 21:00ak inguruan eta Korta jatetxera joango dira. Bertan ordu bat egongo dira eta ondoren, bide beretik itzuliko dira. Bidea ez dute itxiko.