ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Aurtengoan ere iritsi zaigu errenta aitorpena egiteko unea, eta udalerri euskaldunetan saiakera egingo dugu ahalik eta pertsona gehienek euskaraz egin dezaten.   Ohi bezala, errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, modu errazean: hasieratik, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik. Errenta aitorpena egiteko hainbat modu … Continue reading ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

UDABERRI KULTURALA

Aurten ere martxan daukagu udaberri kulturala. Martxoaren 3an Zuhaitz egunarekin hasiko dugu eta ekainaren 17an Ergela antzerkiarekin amaituko dugu. Ahalik eta barietate gehien sartzen saiatu gara aurten ere, nahiz eta ekintza guztiak ez dituen udalak antolatu. Bertan ikusiko garelakoan,

HERRI BATZARRA

GOGORATU GAUR, ABENDUAK 29, ARRATSALDEKO 18:00ETAN KULTUR ETXEAN IZANGO DUGULA HERRI BILERA. BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

MURAL LEHIAKETAKO SARITUAK

Jakingo duzuen moduan, mural lehiaketa bat egin da eta nahi zuenak eman zezakeen botoa, guztira, 48k eman dute. Banaka, binaka nahiz taldeka aurkeztu zitekeen eta guztira 9 lan ezberdin aurkeztu ziren. Irabazleak Aloña Murua eta Marian Bidegain izan ziren eta saria, liburu denda batean euskarazko produktuetan gastatzeko 50€ko balea izan zen. Irabazleen murala, Gabiriako pareta … Continue reading MURAL LEHIAKETAKO SARITUAK

TERRA INKOGNITAREN KONTZERTUA

Euskararen astea dela eta joan den asteburu guztian zehar hainbat ekintza egin dira Gabiriako leku ezberdinetan. Horietako bat hauxe izan zen, Terra Inkognita taldearen kontzertua.   Gabiriako hiru gaztek jo zuten igandean, Abenduak 3, kultur etxe azpian eta nahiz eta eguraldi hotza egon, giroa goxatu zuten.   Ordubete inguruko kontzertua izan zen, eta 20 bat … Continue reading TERRA INKOGNITAREN KONTZERTUA

BESTE ELKARRETARATZE BAT

Atzo, Urriak 17, asteartea, 19:00etan beste elkarretaratze bat egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluiniako herriaren alde. Nahiz eta jende askorik ez zen Bildu, beste hainbestek adierazi ziguten ezin azaldua.   HERRI TXIKIAK ERE KATALUINIARREN ALDE!

KASKOKO BASURA GUNEA

Jakingo duzuen bezala, Kaskoko basura gunearen atea izorratuta dago. Hurrengo asteartetik aurrera, Irailak 26, atea konponduta egongo da eta beraz, txartelarekin bakarrik ireki ahal izango da. Ordurarte, orain arte bezala, atea handiak zabalik jarraituko du.

PINUDIAK FUMIGATU

Jakinarazi digute iraileko azkeneko astean edo urriko lehenengoan pinudiak fumigatuko dituztela helikopteroz, eguraldiaren arabera aukeratuko omen dute eguna.