AIZELEKUKO FESTA

Aurten Aizelekuko festa ekainaren 2an, igandea, egingo da. Hau da aurtengo egitaraua: 10:55 Ongi etorria Gabiriako eta Legazpiko udaletxekoei txistulariekin 11:00 Meza gurutze ondoan Ondoren,  txistulariak, dantzariak eta bertsolariak izango dira eta amaitzeko, mokadutxoa izango da Aizeleku puntan trikitilariek alaituta.  

IRAKURLE TXOKOA

Ekainaren 1ean, larunbata, 16:00etan irakurle txokoa izango da kultur etxean. Fakirraren ahotsa liburua irakurriko dute, Harkaitz Canorena. Oraindik astia daukazue liburua irakurtzeko, animatu!

KIROLARIEN MAHAI INGURUA

Kirolarien mahai ingurua bihar izango da, maiatzaren 24a, ostirala, 18:30ean kultur etxean. Kirolariak: June Garitano Iturbe (eskiatzailea) Oihana Azkorbebeitia Urizar (mendi korrikalaria) joxe Jauregi Iturrioz (saskibaloi jokalaria)   Moderatzailea: Eneritz Gorrotxategi Zuaitz  

EMAKUMEEN XXXII. BIRA

Bizikletako emakumeen XXXII. bira hasiko da maiatzaren 22an Iurretan eta 25ean amaituko da Oñatin. Maiatzaren 25ean (Oñati-Oñati) 15:00rak inguruan, Gabiriatik pasatuko da. Ez herriaren kaskogunetik, Ormaiztegitik Atagoitira joango baita.  

JUBILATU EGUNA

Igande honetan, maiatzaren 19an, jubilatu eguna ospatuko da Gabirian. Aurten 60 lagun inguru izango dira bazkaltzen Osinalde elkartean. Urtero bezala, bertsolariak, dantzariak eta sari banaketak izango dira bertan.

JOSE LUIS ELOSEGIREN HITZALDIA

Jose Luis Elosegi aurten ere etorriko da Gabiriara  hitzaldia ematera. Asteazken honetan izango da, maiatzaren 15ean 17:00etan kultur etxean. Gaia ez dakigu baina gaixotasun garrantzitsuren baten ingurukoa izango da; interesgarria betiere. Oraindik asko zabaldu gabe dago herrian eta eskertuko genizueke interesa eduki lezakeenari jakinaraziko bazeniote.

ASTEBURU KONPLETOA

Udaberri kulturala aurrera doa eta asteburu honetan ere baditugu ekintzak zuei eskeintzeko: MAIATZAk 10, ostirala Erraiak dokumentala 22:00etan kultur etxean. Zuzendariaren aurkezpen eta guzti.   MAIATZAK 11, larunbata Goruntz dantza taldeko helduenen saioa 17:00etan herriko plazan. Ondoren luntxa izango dute dantzari eta txistulariek Ostatuan   MAIATZAK 12, igandea Rita antzezlana 18:00etan elizako saloian. Sarrera 5€ … Continue reading ASTEBURU KONPLETOA