Eskolaumeentzako irakurketak

Gabiriako Balantzategi herri eskolak irakurtzera edo kontaketara animatu nahi zaituztete ama, aita, izeba, osaba, irakasle, anai-arreba zaharragoak eta herritarrak. Gustuko duzuen ipuina, kontakizuna edo olerkia aukeratu, eta eskolara joatera gonbidatu nahi zaituztete azaroaren 29an arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a izango da, eta 943 88 87 23 telefonora deitu edo irakasleren bati … Continue reading Eskolaumeentzako irakurketak

Nokaldia: formazioa, izen-ematea eta bertso-afaria.

Ostiral honetan, hilak 22, izango da Nokaldirako azken formazio saioa, arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu oraingora joateko ez dela beharrezkoa aurrekoetara joan izana; beraz, animatu eta hartu parte! Nokaldiari amaiera emanez, dakizuen bezala, bertso-afaria izango da azaroaren 30ean Ostatuan herriko bertsolariekin (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz). Bertaratu nahiko bazenute, idatzi mezu bat Ainhoari … Continue reading Nokaldia: formazioa, izen-ematea eta bertso-afaria.

Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onespena eta jende aurreko erakusketa

2019ko irirailaren 16ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, ondorengo erabakiak hartu ziren: 1.  Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasierako izaeraz onartzea. 2.  Espedientea jendeaurrean jar­tzea 45 eguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Lurraldeko tirada gehien duen egunkari batean ( El Diario Vasco) dagozkion iragarkiak argitaratuz. 3. Epea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertzen den hurrengo egunetik kontatzen … Continue reading Gabiriako “AGERRE-ALDE” 18 H.I.E-ko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onespena eta jende aurreko erakusketa

NOKALDIA

      Aurten, Agirinek antolatuta, Nokaldia egingo da Gabirian. Ekimen honen helburua izena ematen dutenen artean nokaren erabilera sustatzea izango da hainbat egunetan zehar, aurrera begira ere erabiltzen hasteko. Nokaldia azaroaren 23tik abenduaren 1era bitarte izango da. Horretarako, aurrez formazio teoriko-praktiko irekiak eskainiko dira kultur-etxean, azaroaren 8an, 15ean eta 22an, 19:00etan hasi eta 20:30ak … Continue reading NOKALDIA

HIP HIP URRI! 2019

Urriaren 20an Hip Hip Urri!-ren edizio berria izango dugu Gabirian. Aurrekoetan bezala, haurrentzako eta helduentzako jolasak antolatuko ditugu igande goizean. Hauxe da egun horretarako plana: 9:30 – Denok plazan elkartu, haur eta heldu, eta taldeko argazkiak atera. Aurten, taldeak haur eta helduez osatutakoak izango dira. 10:00 – Jolasen hasiera: Haurrentzako jolas bereziak herrigunean. 2007an edo … Continue reading HIP HIP URRI! 2019

Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa

Aimar Maizen gidaritzapean, 1936ko gertakarien, pasarteen eta memoriaren inguruko lana burutzen ari dira Gabirian. Lan honen baitan, datorren urriaren 12an eta 13an rekreazio batzuk grabatuko ditugu, Gabiriako gerrari loturiko pasarte batzuk irudikatuz. Hori egiteko, jendearen partehartzea ezinbestekoa da. Grabaketak hilaren 12an (egun osoz) eta 13an (goizez eta Elgetan) burutuko dira, eta besteak beste, Aztiriko Santa … Continue reading Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa

Ur mozketa herrian, bihar, irailak 19

Gipuzkoako Uraketik honako mezua helarazi digute: “Ostegunean, irailak 19, ur mozketa egingo dugu Gabirian. Horren helburua herriaren ur honidura sarearen sektorizazioa izango da. Kasu honetan, bi sektore berri kokatuko ditugu: lehenengoa, Itsasoaldera doan linea kontrolatzeko, eta bigarrena, Arrondora doan linea. Lan hori egin ahal izateko 9.00etan herri osoan gehienez ordubeteko ur mozketa egingo da balbula … Continue reading Ur mozketa herrian, bihar, irailak 19

Ez hain gazteentzako saioak

Iaz bezala, aurten ere astean behin ez hain gazteak herrigunean elkartzeko saioak egongo dira Lahar elkargoaren eskutik. Lehenengoa irailaren 19an izango da, osteguna, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Gainera, aurretik egiten zen moduan, saioetan parte hartu nahi dutenek taxi zerbitzua izango dute joan-etorria egiteko.