Santa eskean Gabirian

Aurten ere gabiriarrak etxez etxe kantuan aritu dira Santa Ageda bezperan. Eskolako haurrak oinez egin dute ibilbidea kaskoko eta hurbileko hainbat etxetan, eta helduen taldea egun osoan ibili da, kantuz eta koplaz ohitura zaharrari eusteko asmoz. Goierriko Hitzakoek ere egin diete tartea gabiriarren doinuei.

Euskal Herriko mus txapelketa

Larunbatean jokatu zen Gabiriako Ostatuan Euskal Herriko mus txapelketarako sailkapena. 8 bikotek hartu zuten parte, eta Asier Bidegain eta Eñaut Asurabarrena izan ziren txapeldunak, Aratz Igartzabal eta Iker Arratibelen aurka jokatutako finalean. Asierrek eta Eñautek Seguran jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako txartela lortu zuten. Zorionak!

Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

Balentzategi Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko aukera zabaldu nahi die herritar guztiei. Gaur egun gurasoek bizi duten presa eta seme alabek bizi dituzten estimulu sozial guztiak kontutan izanda, sarritan jokaera desegoki batzuk edukitzea ekar lezakete, eta gurasoen aldetik hori kudeatzeko arazoak izatea. Hori dela eta, Guraso elkarteari … Continue reading Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

Irakurleen txokoa otsailaren 1ean

Irakurleen txokoaren hurrengo saioan Bernardo Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” eleberria aztertuko dute. Otsailaren 1ean elkartuko dira, arratsaldeko 16:00etan kultur etxean. Oraindik irakurri ez baduzue, badaukazue astia; animatu!

Bola txapelketa urte zahar egunean

Azken urteetan egin izan den bezala, 2019ari ere bola txapelketa herrikoiarekin eman genion amaiera Gabirian. Ohitura bihurtzen ari da, eta aurten ere 30 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Irabazlea Joxean Ormazabal izan zen, eta urdaiazpiko izter ederra eraman zuen etxera. Baina ez zen izan saria eskuratu zuen bakarra; izan ere, sagarrak, gazta, Bertatik Bertarako … Continue reading Bola txapelketa urte zahar egunean

Ardantzaldeko auzolana giro ederrean

Giro ederrean egin zuten Ardantzaldeko auzolana pasa den larunbatean. 22 bat lagun elkartu ziren, eta eguraldia lagun, txukundu ederra eman zioten bide bazterrari. Gogoratu Minetako bideko auzolana hil honen 27an izango dela, goizeko 8:30ean.

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak