Sailkatu gabea

Sailkatu gabea

Category Archives: Sailkatu gabea

SAGARRONDO TXERTATUEN JARRAIPENA

Apirilean herritarren artean banatu genituen sagarrondoen jarraipena egiteko asmoz, honako ohar hauek kontuan hartzea proposatzen dizuegu:   1.- Txertatzeko erabilitako plastiko zintak kentzea komeni da. Horretarako, kontu haundiz plastikoa ebaki beharko degu behetik gora oso axaletik. Askotan nahikoa izaten da guraize batzuekin korapiloa moztea eta gero eskuz zintari bueltak emanez kentzea. Bestela erabili kuterra edo … Continue reading SAGARRONDO TXERTATUEN JARRAIPENA

HITZALDIA

Ostiral honetan, Abenduak 14, arratsaldeko 17:00etan Estibaliz Linaresek (biolentzia matxistaren inguruko masterra dauka) eskeinitako hitzaldia egongo da kultur etxeko areto nagusian. “Youtube, instagram, whatsapp… berdintasunerako espazioak?” izango da hitzaldi honen izenburua. Agirin berdintasun taldeak antolatu du udaletxearen laguntzarekin. Bertaratu zaitezte, interesgarria izango da!

EUSKARA KLASEAK EMATEKO IRAKASLEA

Udalak, herrian euskara ikasteko klaseak eskeintzeko asmoa du (urriaren erdialdera hasi eta ekainera bitartean). Klaseak emateko interesa duen orok izena eman dezala Udaletxean urriaren 11rako.

ARTILE BILKETA GOIERRIN

Irailak 15 arte artile bilketa puntu bat egokitu da, Beasainen, Salbatore auzoan, Iturraldetxiki industriagunean. Artilea erretiratzeko dagoen arazoa dela eta, Gipuzkoa mailan antolatu diren artile bilketarako zerbitzuen ildotik, Goierrin, bilketa puntu bat egokitu da denbora baterako. Bertan, artilea bakarrik utzi behar da, lotu gabe, ez zakutan, ezta sokekin lotuta ere. Nora eraman: Beasainen (Salbatore auzoan), … Continue reading ARTILE BILKETA GOIERRIN

BILGUNE FEMINISTA

Gabirian AGIRIN berdintasun taldea sortu dute bertako hainbat neska gaztek, hainbat bilera egin dituzte eta oraingo honetan bilera ireki bat egitea pentsatu dute nahi duen guztia gerturatu ahal izateko. Edozein adin eta sexutako jendea gerturatzea eskatzen dute. Guztion ideak baitira baliagarriak! Bilera kultur etxean izango da ohiko moduan, OSTIRALA, 23, 18:30EAN. Bilera horretara bertaratzen den … Continue reading BILGUNE FEMINISTA

AZTIRIARRAK KANTUAN

Aurten ere gustura ibili gara kantu-kontuan Gabiri eta Aztiri aldean. Giro ezinhobea izan genuen eta baita taldea ere. Hemen irten aurretik Aztiri bat elkarteko terrazatik atzean Aizeleku dugula ateratako argazki bat: Aztiriko Gabon eskeko taldearen izenean, eskerrik asko etxe guztietan egindako harrera goxoagatik. Datorren urtera arte!