GABONETAKO ENSAIOAK

Osinalde elkartekoek gabon eskeko ensaioen datak jarri dituzte: -ABENDUAK 14, ostirala (bihar) -ABENDUAK 21, ostirala -ABENDUAK 23, igandea Guztiak Osinalde elkartean izango dira 21:00etan  

GAZTEBURUE

Nahiz eta GAZTEBURUE izena eduki larunbat honetako, MAIATZAK 5eko festak, heldu eta umeak ere ongi etorriak izango dira. Kontzertuez gain, hainbat ekintza eta bazkaria ere izango dira Osinalde elkartean. Animatu zaitez!

UDABERRI KULTURALAZ GAIN

Gabirian udaberri kulturalaz gain beste hainbat ekintza ere antolatu dira.   APIRILAK 18, ASTEAZKENA: Argitu tailerra egongo da 18:00-20:00 bitartean Kultur etxean. Ordenagailua norberak eramatea eskertuko da eta dohako kurtsoa da. APIRILAK 20: – 18:00etan: Leharrei mendi lasterketako balorazio bilera kultur etxean. – 19:00etan Agirin Berdintasun Taldeak antolatutako bilera irekia dantza lekuan. – 21:00etan Leharrei … Continue reading UDABERRI KULTURALAZ GAIN

OSINALDE MUS TXAPELKETA

Martxoaren 23an jokatuko da Osinalde elkartean urtero antolatzen dugun mus txapelketa, 21.00tan amaituko da izen ematea. Parte hartzea 20€ izango da bikoteko, 18 urtez behekoentzat berriz 5€ buruko. Animatu!

Giro ederrean joan zen bertso desafioa

75 lagun inguru elkartu ginen Osinalde elkartean lehengo ostiralean. Loiolako herri harresiko atxilotuekin elkartasunez antolatu zen bertso afaria. Bertan Lizaso, Ministro eta Ostolaza Azpeitiarrak eta Aratz, Gorka eta Endika Gabiriarrak aritu ziren bertsotan. Saio txukuna eta giro ederra izan genuen bertan eta ateratako dirua Loiolako atxilotuei eman genien.

SANTA AGEDA BEZPERA

Aurten ere Santa eskean atera Gara Osinalde elkarteko zahar eta gazteak.        25 lagun inguru ibili ginen etxez etxe eta baserriz baserri  egun guztian zehar, kantuan. Nahiz eta eguraldiak ez zigun ikeragarri lagundu, gure arteko giro epelak goxatu zuen kanpoko hotza.  

Santa eskea

Aurten ere Osinalde elkarteko taldea santa eskean ibiliko da herrian zehar. Goizeko 8tan hasi eta iluntzera arte ibiliko dira etxez-etxe ohitura zaharra berrituz.

Gabiria eta Azpeitiaren arteko bertso desafioa

Otsailaren 9an gaueko 21:00tan Osinalde elkartean, Azpeitia eta Gabiriaren arteko bertso desafioa antolatu dute Gabiriako bertso eskolako kideek. Bertso afari formatuan egingo da desafioa eta bildutako dirua Beñat Hach Embarek eta Esteban Orbegozori laguntzeko erabiliko da. Izena emateko Aratz Igarzabali deitu edo idatzita, 636458884 edo arigarzabal@gmail.com