Ekainaren 10ean eguerdiko 12:00etatik 12:30era Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katea egingo da, eta gabiriarrok parte hartuko dugu. 80 pertsona behar dira, gutxienez, aurreikuspenak bete eta dagokigun kilometroa osatu ahal izateko, Goierriko beste hainbat herrirekin batera. 181.a izango da gure kilometroa, Murgian, eta autobusak izango dira bertara joateko. Bi aukera izango ditugu: 1- … Continue reading

MAIATZEKO BESTE HAINBAT EKINTZA

MAIATZAK 11, OSTIRALA 18:00etan: IÑAKI PERURENArekin hizketaldia “harria:maitasun istorioa” kultur etxean. MAIATZAK 12, LARUNBATA, egun guztian: Gipuzkoako bola txapelketa izango da Gabirian.   MAIATZAK 13, IGANDEA 18:00etan: Jexux Artolarekin argazki emanaldia izango da kultur etxean. Argazkiak, 2005-2011 urte bitartekoak izango dira.   MAIATZAK 16, ASTEAZKENA 18:00etan kultur etxean Argitu tailerra izango da, argi indarraren kontsumoa … Continue reading MAIATZEKO BESTE HAINBAT EKINTZA

EUSKARALDIA

“Euskaraldia Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa izango da. Guztira 11 egun izango dira, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoa da. Bi rol izango ditugu aukeran: BELARRIPREST eta AHOBIZI. Euskaraz hitz egiteko gai dena, eta 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa … Continue reading EUSKARALDIA

Udalerri euskaldunen eguneko mintegia

Udalerri euskaldunen eguna ospatuko da maiatzaren 26an, Diman. Egunean zehar batzar nagusia, ekitaldia, herri bazkaria, jolasak, musika eta abar izango dira. Tartean, mintegi bat egin nahi da gure udalerrietako euskalgintzarekin, elkarren berri izateko, esperientziak konpartitzeko eta abar. Hemen duzue gonbidapena, taldean komentatu eta apuntatzea zuen asistentzia konfirmatuz. Animatu, ederki pasatuko dugu!!

ASTE HONETAKO HITZALDIAK

Apirila amaitzeko udaberri kulturalaren barruan beste bi hitzaldi ditugu: APIRILAK 24, ASTEARTEA 17:30ean Jose Luis Elosegi zirujauaren hitzaldia izango da kultur etxean     APIRILAK 25 ASTEAZKENA 19:00ean Ongizate batzordeko bilera izango da kultur etxean.   APIRILAK 26, OSTEGUNA 18:00ean Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”ekin herrigintzaz eta irrigintzaz hitzaldia izango da HELDUENTZAT Ondoren, 19:00etan haurrentzat ere … Continue reading ASTE HONETAKO HITZALDIAK

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Aurtengoan ere iritsi zaigu errenta aitorpena egiteko unea, eta udalerri euskaldunetan saiakera egingo dugu ahalik eta pertsona gehienek euskaraz egin dezaten.   Ohi bezala, errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, modu errazean: hasieratik, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik. Errenta aitorpena egiteko hainbat modu … Continue reading ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

KZ GUNEA

Otsailean, KZ Gunekoak etorriko dira Gabiriara edozein duda argitzera, beti bezala liburutegira. OTSAILAK 27, ASTEARTEA 9:00-10:45 bitartean egongo dira liburutegian Bertaratu zaitezte!

GAZTETXOEN LOKALA

Gaztetxoen lokalak itxura eskasa zuela eta pintatzea erabaki da, bertan elkartu ziren 11 gazte inguru. Zinta jarri, papela lurrean eta pintatzeari ekin zioten. Ondoren hamaiketakoa egin zuten Ostatun.

GABIRI AGIRI 2017

HEMEN DUZUE AURTENGO GABIRI AGIRI!!! ABENDUAREN 29EAN IKUSIKO DUGU ELKAR HERRI BILERAN! HERRI BILERAN IKUSIKO DUGU ELKAR!    

ARDANTZAKO BIDEA

Larunbatean, azaroak 18, bandoan adierazi zen bezala, Ardantzako bidea garbitzeko deialdia egin zen. 8:30etan jarri zen ordua eta puntual hasi garbitzen.     Jende dezente juntatu zen bertan eta ondoren mokadutxoa egin zen.