II. ZeAsma lehiaketa: istorioak, txisteak, bitxikeriak, pasadizoak…

Martxan da II. ZeAsma lehiaketa. Aurten, nahi duzuen formatuan eta nahi duzuen tamainako taldeetan (bakarka, binaka, talde handiagoan) istorioak, txisteak, bitxikeriak edo pasadizoak kontatzeko eskatuko dizuegu. Maiatzaren 16ra arteko epea duzue zuen sorkuntzak udal.batzordeak@gmail.com helbidera emailez edo 635203958 zenbakira Whatsappez bidaltzeko. Lehenengo edizioan bezala, oraingoan ere adin-taldeka banatu dugu lehiaketa, eta adin-talde bakoitzeko irabazleak Lazkaoko … Continue reading II. ZeAsma lehiaketa: istorioak, txisteak, bitxikeriak, pasadizoak…

Goierriko zomorroen argazki-erakusketa

Gaurtik igandera Goierriko zomorroen erakusketa ikusgarri bezain interesgarria izango dugu Gabiriako udaletxeko areto nagusian. 10:00etatik 19:00etara bitartean joan zaitezkete argazkiak ikustera. Ostiralean, apirilaren 30ean Iñaki Mezkitak hitzaldia eskainiko du areto horretan bertan, Goierriko zomorroei ateratako argazkiei buruz. Astean zehar emango dizuegu hitzaldi horren inguruko xehetasunen berri, baina izena eman nahi baduzue, deitu (943880734) edo idatzi … Continue reading Goierriko zomorroen argazki-erakusketa

Apirilaren 25ean, “Erradikalak ginen” antzezlana Gabirian

Iaz ezin izan genuen arren, aurten bai! Apirilaren 25ean, igandea, Ane Labakaren eta Bea Egizabalen “Erradikalak ginen” antzezlana ikusi eta entzuteko aukera izango dugu Gabirian. Emanaldia Elizako saloian izango da, eta aforo kontuak direla eta (gehienez 30 pertsona sar gaitezke), bi pase egingo dituzte: 17:00etan lehenengoa, eta 18:45ean bigarrena. Ezinbestekoa izango da paseetako bat aukeratu … Continue reading Apirilaren 25ean, “Erradikalak ginen” antzezlana Gabirian

2021eko Udaberri Kulturala

Iaz ia ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan genituen, eta horietako batzuk berrartuta eta berriak gehituta, honako egitaraua prestatu dugu aurtengo udaberrirako. Aforo kontuak direla eta, ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Udalean izena ematea (943880734 edo udala@gabiria.eus).

Osinalde saria martxoaren 27an Gabiriako elizan

Beste albiste batean jakinarazi genizuen moduan, martxoaren 19an hasiko dira Osinalde sarirako kanporaketak, eta martxoaren 27an izango da finala, arratsaldeko 17:00etan Gabiriako elizan. Saioa entzutera joan nahi baduzue, mezu bat bidali edo deitu 650141813 zenbakira (Endika). Sarrerak mugatuak izango dira eta 5 € ordaindu beharko dira.

Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak. Gabiria UEMAko kidea da, eta, noski, gure gazteak ere gonbidatuta zaudete parte hartzera. 15-18 urte arteko gazteentzako topaketa izango da, 2003-2006 artean jaiotakoentzat. Ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango da, Zumaiatik Lekeitiora, Gipuzkoatik Bizkaira. Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera … Continue reading Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak

Informazio pantailak herrian zehar

Herrian 3 informazio pantaila jarri ditugu: bata, kaskoan, kultur etxe azpiko aterpean; bestea, Aztiri auzoan erretegiko paretan; eta hirugarrena, Alegi auzoan buzoien ondoan. Pantaila horietan herritarron intereseko informazioa argitaratuko da, eta tartean gure herriarekin, bertako ekintzekin, historiarekin eta abarrekin lotutako argazkiak sartzen saiatuko gara. Herriarekin lotura duen eta bertan argitaratzea gustatuko litzaizukeen argazkiren bat badaukazu, … Continue reading Informazio pantailak herrian zehar

Memoria historikoaren inguruko lan-taldea

2020ko ekainean, Aimar Maizek idatzitako “Goazen gabiriar danok” liburua aurkeztu zen Gabirian, eta harekin batera, Alex Areizagak zuzendutako dokumentala ere bai. Bien salmentatik jasotako dirua Udalaren esku jarri dute egileek, eta ekarpen hori memoria historikoa lantzen jarraitzeko baliatu nahiko genuke. Horretarako, gaian interesa duten pertsonekin lan-talde bat osatzea erabaki dugu, garrantzitsua iruditzen zaigulako gaiari berandu … Continue reading Memoria historikoaren inguruko lan-taldea