Legea gu gara kale-antzerkia

Irailaren 26an, igandea, arratsaldeko 18:00etan “Legea gu gara” kale-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu Gabiriako plazan. Izena ematea ezinbestekoa da, eta horretarako udala@gabiria.eus helbidera idatzi edo 943880734 telefono zenbakira deitu behar da (herritarrok lehentasuna izango dugu). Gainera, Gabirian ezagutzen ditugu! 2019an desjabetzearen inguruko kale-antzerkia egin zutenak dira. Ez galdu aukera!

Landa emakumeak gara

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federaziotik sustatutako “Landa Emakumeak Gara” proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektu honek, Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburua du, eta landu nahi den honetan oinarriak jarri edo lehen hausnarketak emateko, “sormen lehiaketa” bat antolatu da, iraila-urria bitarterako. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia ditu ardatz eta Gipuzkoa osoko emakume ezberdinak landa eremuaren, … Continue reading Landa emakumeak gara

Kirol ikastaroak herrian bertan

Ikasturte hasierarekin batera, aurten ere martxan jarri nahi ditugu herriko kirol ikastaroak. Pilates, GAP, Zumba eta Yoga ikastaroak izango dira ikasturte osoan zehar, aurreko urteetan bezalaxe. Interesik izanez gero, idatzi 687850402 telefono zenbakira (Ainhoa). Behin interesatuak taldeetan bilduta, moldatuko gara egunak eta ordutegia zehazteko. Animatu eta eman izena!

Beldur Barik programak antolatutako tailerrak

Beldur Barik programak bi tailer antolatu ditu 16 eta 26 urte arteko gazteentzat: Mutilei zuzendutako ligoteo tailerra: ekainaren 30ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/LigoteoTailerra Neskei zuzendutako autodefentsa ziber-feminista tailerra: uztailaren 1ean, 12:00-13:30 artean, online. Izena emateko: bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista Izen-ematea irekita dago; ekainaren 25a izango da horretarako azken eguna. Animatu eta eman izena!

Ostiralean txikientzako antzerkia

Ostiral honetan, maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:00etan txikientzako antzerkia izango da elizako saloian. Antzerkiaren izena “Kalean otso etxean uso” da eta 2 urtetik 12 urtera artekoei zuzendutakoa da. Ikuskizunera joateko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako deitu (943 880 734) edo idatzi (udala@gabiria.eus) Udalera; herritarrok lehentasuna izango dugu. Animatu!

II. ZeAsma lehiaketaren irabazleak

Aurten, lan gutxi, baina oso onak jaso ditugunez, guztiak saritzea erabaki dugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, eta ZORIONAK! Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartel bana emango dizuegu. Aurkeztutako lanak ikusteko, sartu webguneko atal honetan: https://gabiria.eus/ze-asma-ii.

Bideak dokumentala larunbatean

Gogoratu larunbat honetan, hilak 22, “Bideak” dokumentala ikusteko aukera izango dugula, eta baita Xabier Unanua zuzendariarekin eta Aritz Ganboa gidoilariarekin solasaldia izatekoa ere. Kultur etxean elkartuko gara 18:00etan. *Aforoa dela eta, dagoeneko beteta dago izen-ematea.

Legazpiko gazte bandaren kontzertua

Larunbatean, maiatzaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean Legazpiko gazte bandaren kontzertua izango dugu Gabirian. Poz-pozik gaude, herritar bat ere musikarien artean izango delako, Izaro Osinalde Elgarresta. Giro pattala bada, elizan egingo dute; ona bada, berriz, plazan. Izena emateko, deitu (943880734) edo idatzi (udala@gabiria.eus) Udalera.

Bizkargi eguna, maiatzak 2

Igande honetan, maiatzaren 2an, Bizkargi eguna ospatuko dugu Gabirian ere. Iaz bezala, etxeko balkoietan ikurriña zintzilikatzeko deia egin nahi dugu. Gainera, 36ko gerran hildako 14 gudari gabiriarren omenez, altxafuego bana botako dugu igandean bertan, eta udaletxeko ikurriña haga erdian egongo da.